Viviane Hagner eta Zoe Nicolaidou konbidau ditue Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ziklo barrira

Bizkaie! 2016-05-04 10:31   Musikea

Gaur, maiatzak 4, hasi eta hilaren 12ra arte eskainiko dauen zikloan, bakarlari bik parte hartuko dabe Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariakaz: Viviane Hagner biolin-joleak eta Zoe Nicolaidou sopranoak. Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izango dira kontzertuak.

Gaur, maiatzak 4, hasi eta hilaren 12ra arte eskainiko dauen zikloan, bakarlari bik parte hartuko dabe Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariakaz: Viviane Hagner biolin-joleak eta Zoe Nicolaidou sopranoak. Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izango dira kontzertuak.

Viviane Hagner alemaniarrak lehenengoz kolaborauko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz. 13 urtegaz debuta egin ebanetik, izen handiko orkestren alboan jo dau biolina Hagnerrek. Bakarlari izateaz gan, ganbara-musikan be ibilten da eta musika irakaslea da.

EOSegaz egingo dauen zikloan, Alban Bergen Biolin eta orkestrako kontzertua interpretauko dau Hagnerrek. Bergen lan instrumental nabarmenenetakoa da hori.

Zoe Nicolaidou soprano zipretarrak, bestalde, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren alboan kantau eban irailean, Festival Musique en Cote Basque jaialdian. Baina EOSen abonu-denporaldian, hauxe izango dau estreinaldia. Parisen ekin eutsan bere ibilbideari Nicoladouk eta, oraindino gaztea dan arren, operan eta beste disziplina batzuetan kritika onak jaso ditu. Gustav Mahler konpositorearen 4. Sinfoniako doinuak ekarriko ditu Nicolaidouk.

Zikloaren lehenengo emonaldia Bilboko Euskalduna jauregian izango da gaur, hilak 4, arratsaldeko 20:00etan. Donostian izango da EOSen hurrengo emonaldia, hilaren 9an eta Iruñean hilaren 10ean. Amaitzeko, 11n Gasteizen izango da orkestrea eta 12an, barriro Donostian. Jun Markl EOSeko zuzendari titularrak gidatuko ditu saioak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu