Joseba Artzak irabazi dau Arrigorriagan Udabarriko Faseko azken aurreko kanporaketea
2016-05-16 08:41 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasearen hurrengo kanporaketea datorren domekan, maiatzaren 22an jokatuko da, Getxoko Fadura kiroldegiko aretoan, 17:30ean. Kantauko daben bertsolariak: Aitor Ruiz, Igor Menika, Inazio Vidal, Joseba Barandiaran, Julen Erezuma eta Malen Amenabar izango dira.
Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatu da astegoieneko saioa; sei bertsolari izan dira protagonista, eta giro ederra nagusitu da.
Zapatu arratsaldean jokatu da Arrigorriagan Udabarriko Fasearen zortzigarren kanporaketea. Aretoak etxura dotorea hartu dau, eta giro ederrean joan da saioa.
Parte hartu daben bertsolariak, hurrengoak:
• Ander Aldazabal Olabarri (Durangaldea).
• Arkaitz Zipitria Mendizabal (Hego Uribe).
• Galder Bilbao Martinez ‘Txapi’ (Uribe Kosta).
• Igor Galartza Intxausti (Durangaldea).
• Joseba Artza Zubillaga (Lea-Artibai).
• Unai Mendiburu Valor (Uribe Kosta).
Saioko irabazlea Etxebarriko Joseba Artza izan da, 183,5 puntugaz. Bigarren Arkaitz Zipitria izan da 168,5 puntugaz; hirugarren, Unai Mendiburu 160,5 puntugaz; hortik aurrera, laugarren sailkatu da Ander Aldazabal 155 eta bosgarren, barriz,Igor Galarza, 148 puntugaz; eta azkena, Galder Bilbao 125,5 puntugaz.
Gai-emoile beharretan Ane Arnaiz Sanchez ibili da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu dabe. Idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga egin ditu.
Hurrengo saioa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Fasearen hurrengo kanporaketea datorren domekan, maiatzaren 22an jokatuko da, Getxoko Fadura kiroldegiko aretoan, 17:30ean. Kantauko daben bertsolariak: Aitor Ruiz, Igor Menika, Inazio Vidal, Joseba Barandiaran, Julen Erezuma eta Malen Amenabar izango dira.
Kanporaketa horregaz amaituko da Udabarriko Fasea, eta bertan jakingo dira zeintzuk izango diran Udagoieneko Fasera pasauko diran bertsolariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!