Bilboko Bildurrezko eta Fantasiazko Zinemaldiak 9.238 ikus-entzulegaz zarratu dau 22. edizinoa

Bizkaie! 2016-05-17 10:46   Zinemea

FANTen aurtengo film irabazlea, Valentín J. Diment zinemagile argentinarraren El eslabón podrido (Argentina, 2015), eguen honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko da barriro, Bilboko Golem-Alondiga zinema-aretoetako 1. aretoan (4 euro).

FANT, Bilboko Bildurrezko eta Fantasiazko Zinemaldiak 9.238 ikus-entzulegaz zarratu dau 22. edizinoa, hau da, 2015ean baino % 5 ikus-entzule gehiagogaz. Esan behar da orain arte 2014. urtea zala zinemaldiaren historian ikus-entzule gehieneko urtea.   

Zinemaldiaren aurreko egunetan preFANTen barruan eskaini ziran zortzi filmez gan programau diran 50 proiekzino baino gehiago horreetatik –Danetara, 130 zinema ordu baino gehiago–, lehiaketan parte hartu daben nazinoarteko film laburren saioan, Sail Ofizialeko hainbat filmetan (High Rise, Sun Choke, Green Room), Rendezvous lanaren emonaldi berezian eta Ikus-Entzuneko Abentura zikloko hiru filmetan, Copcar, Bone Tomahawk eta The Devil’s Pass, aretoa beteta egoala adierazoten eban kartela jarri behar izan da.

Dagoeneko ohikoa danez, lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren aukeraketea izan da ikus-entzule gehien batu dauenetako bat, eta baita Sail Ofizialeko 20:00etako saioak be. Sail horretan ia leku guztiak bete dituen lanak The Mind’s Eye eta Scare Campaign izan dira.

Era berean, Gonzalo López Gallego zinemagilearen The Hollow Point lanaren Europako premierea jaso eban Campos Antzokiko inaugurazino saioa be ia erabat beteta egon zan. Jente gehieneko egunak, maiatzaren 6a, FANT 22 inauguratu zan eguna, lehenengo astegoiena eta eguaztena, maiatzaren 11, izan dira.  

Beste alde batetik, 1.600 ikaslek hartu eben parte FANTEskola programan, eta 800 ikus-entzule joan ziran aurreko astean egin zan PREFANTera.



FANTen aurtengo film irabazlea, Valentín J. Diment zinemagile argentinarraren El eslabón podrido (Argentina, 2015), eguen honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko da barriro, Bilboko Golem-Alondiga zinema-aretoetako 1. aretoan (4 euro).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu