Albert Cavalier, Magnético Grupo Robot eta Cavaliere, 2016ko Rockein! finalean

Bizkaie! 2016-05-13 19:07   Musikea

 Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko taldeen lehiaketaren finala maiatzaren 14an (zapatuan) izango da, 21:00etatik aurrera, Basauriko Social Antzokian. Sarrerea dobakoa izango da. Egun berean, zuzenean joko dabe Semejantes (Basauri), Otuz (Galdakao) eta Evil Seeds (Arrigorriaga) taldeek be, tokiko banda onenaren saria nork eskuratuko.

Albert Cavalier (Donostia), Cavaliere (Bilbo) eta Magnético Grupo Robot (Bermeo) izango dira Rockein!-en laugarren edizinoko sari nagusirako hautagaiak. Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko taldeen lehiaketearen finala maiatzaren 14an (larunbata) izango da, 21:00etatik aurrera, Basauriko Social Antzokian. Sarrerea doakoa izango da. Egun berean, zuzenean joko dabe Semejantes (Basauri), Otuz (Galdakao) eta Evil Seeds (Arrigorriaga) taldeek be, tokiko banda onenaren saria nork eskuratuko. Beste alde batetik, finalean jakinarazoko dira euskerazko banda onenaren eta ikus-entzuleen banda gogokoenaren sariak.

Izan be, aurtengo nobedadeetako bat da ikus-entzuleen banda gogokoenaren saria,  sare sozialen bidezko bozketa bidez kudeatuko baita. Apirilaren 27rarte egon da zabalik botoa emoteko epea. Botoa emon dabenen artean zozketea egingo da, eta irabazleak «MAZ Basauri» Jaialdirako sarrera bikotxa eskuratuko dau.

 Rockein!-ek parte-hartze markak hausi ditu barriro be: 110 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko. Aurreko urtean 95 izan ziran Basauriko Udalak, Arrigorriagako eta Galdakaoko udalen laguntzinoagaz antolatutako lehiaketa honetan izena emon eben bandak. 2014an, barriz, 105 izan ziran; eta 85, 2013an. Laugarren edizino honetan izena emondako 110 taldetatik, 23 bertokoak dira, eta beste 23 lehiatuko dira euskerazko musika-talde onenaren saria eskuratzeko.

 Jasotako grabazino guztietatik sei banda finalista hautatu ditu epaimahaiak.   Finalaren ondoren, epaimahaiak talde irabazleak aukeratuko ditu.

 Banatuko diran sarien artean, musika alorreko profesionalakaz batera egingo dan grabazinoa, produkzinoa eta masterizazinoa egongo da, eta Bizkaiko kontzertu-areto garrantzitsuenetako batean edota «MAZ Basauri» Jaialdian joteko aukerea be bai


Aurtengo edizinoan, ostera, ohiko kontuez gan eta ikus-entzuleen talde gogokoenaren saria banatzeaz gan, euskerazko banda onenaren saria irabazten dauen taldeak, aurreko urteetako sariaz gan (kanta bat grabatzea eta produzidutea), kontzertua be emongo dau Bizkaiko areto nagusietako batean, edo, bestela, «MAZ Basauri»n joko dau.

 

Epaimahaia
• Igone Beloki.  Basauriko Udaleko Gazteriako zinegotzia.
• Asier Arrieta. Sortzailea. Sormen irakaslea EHUn.
• Iker Barbara. Zaratako (Mondo Sonoro) koordinatzaile nagusia.
• Nara Pinto. Mad Cool Festivaleko kontratazio arduraduna. 10 urtez Last Tour-eko kontratazio arduraduna (Bilbao BBK Live, Azkena, BIME…).
• Joseba Vegas. Bi fm-ko edizio zuzendaria.
•  Anartz Bilbao. Musika kazetaria.
• Alvaro Fierro. Musika kazetaria (Ruta 66), Kultumetria enpresako ikerketa ataleko arduraduna.
Sariak

 

Ondokoak dira «ROCKEIN!»en banatuko diran sariak:
TALDE IRABAZLEA: 
•    Single profesional bat grabatzea, produziduteaa eta masterizatzea (gehienez hiru abesti).
•    Singlea diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian. 
•    Bideoklip profesional bat grabau eta produzidu.
•    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean ala «MAZ Basauri» Jaialdian.
TOKIKO TALDE IRABAZLEA 
•    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean ala «MAZ Basauri» Jaialdian.
EUSKERAZKO TALDERIK ONENA: 
•    Kanta bat grabau eta produzidutea.
•    * Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean ala «MAZ Basauri» Jaialdian. * NOBEDADEA
* IKUS-ENTZULEEN TALDERIK GOGOKOENA: * NOBEDADEA
•    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean ala «MAZ Basauri» Jaialdian.
* Lehiaketan izena emondako guztiak lehiatuko dira kategoria hori irabazteko, estiloa, jatorria edota hizkuntzea edozein izanda ere. Sari bari honen helburua da ikus-entzuleei bozkatzeko aukerea emotea. Botoa emoten dabenen artean zozketea egingo da, eta irabazleak «MAZ Basauri» Jaialdirako sarrera bikotxa eskuratuko dau.

2016/05/14 21:00

Basauriki Social Antzokian

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu