X. Mangamorek badauka kartela

Bizkaie! 2016-05-16 13:01   Kulturea

Amorebieta-Etxanoko Mangamoreren hamargarren edizinoak badauka kartel ofiziala. Marcel Pérez eta Marisa Martinez dira egileak eta protagonisten eboluzinoa ikusten da, Mangamoreren bideo-joko ofizialean be agertzen diranena.

Amorebieta-Etxanoko Mangamoreren hamargarren edizinoak badauka kartel ofiziala. Marcel Pérez eta Marisa Martinez dira egileak eta protagonisten eboluzinoa ikusten da, Mangamoreren bideo-joko ofizialean be agertzen diranena.

Marcel Pérezek Arte Ederrak ikasi eta Joso Eskolan komiki ikasketak egin zituan. Orain Bartzelonan bizi da eta marrazkigintzea dau ogibide. Disneyrako komikiak marrazten ditu No Lands Comics argitaletxean eta Norma Editorialen, beste batzuen artean.
 
Bartzelonan jaiotako Marisa Martinezek, barriz, Kriminologia ikasketak egin zituan eta Joso Eskolan arte grafikoa ikasi eban. Hamar urte daroaz komiki eta manga irakasle lanetan. Sonia Fernández Vidalen Desayuno con Partículas libururako ilustrazinoak egin ditu eta baita Hector Garcia eta Francesc Mirallesen Ikigai libururako be. Azken urteotan hainbat komiki lehiaketa irabazi ditu (nahiz eta oraindino ez dauen profesional moduan argitaratzen) eta orain urte bi hasi zan bideo-jokoen industrian lanean, gaur egun Social Pointen dabil.  

Kartelaren idea orain lau urte sortu zan Mangamoreren lehiaketarako baina kartel horren lehenengo bersinoa 2009koa da. Orduan egileek lehiaketan parte hartu nahi izan eben arren, ezin izan eben ilustraziboa sasoiz amaitu. Marcelek eta Marisak kartel desbardin bat egin nahi eben, mueta honetako lehiaketetarako egiten diren ohiko ideak baztertuz. Istorio txiki bat kontetan dauen kartela gura eben eta jaialdira joango diranak gogoan hartu; esangura horretan, hazitako txikienek aparteko protagonismoa dabe. Era berean, gaueko koloreak motelagoak eta hotzagoak izaten dira eta hori deigarria izan behar zan kartelean be. Personaientzat erabili dan estiloak anime kutsu handiagoa dauka eta barrenean piktorikoagoa da kontrastea sortzeko.  Elementu batzuk be gehitu dira, Mangamoreren 10 urteak, Shenron, Doraemon eta personaietara egokitutako hainbat erropa (esaterako idol neskatoren erropak askoz modernoagoak dira). Eta, zelan ez, personaien nortasunari lotutako elementu adierazgarriei eutsi jake, hazi arren, antzeko izakerea izan deien.  


Sol naciente, eguzkiaren bila

Mangamore, urriaren 7 eta 9 artean izango da eta edizino honetan Alberto Laguna eta Iker Bilbaoren webserie bat be izango dau; zornotzar bi honeek argazki zuzendaritza eta gidoilaritza ikasleak dira. Serie honetan Ureshi, Mangamore jaialdiko maskotea, personaia garrantzitsua izango da eta planetearen etorkizunean zeresan handia izango dau. Ametxek webserie honen teaser-a be aurkeztu dau. Garagarriletik aurrera youtuben ikusi ahal izango da eta azken kapitulua Mangamoren aurkeztuko da lehenengoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu