Museoen Nazinoarteko Egunean, Bizkaiko museoetan sartzea doban

Bizkaie! 2016-05-18 13:00   Kulturea

Gaur, hilak 18, Museoen Nazinoarteko Eguna da. Museoak eta paisaia kulturalak izenburupean, jarduera ugari antolatu ditue egunotan. Ganera, gaur, doban sartu leiteke museo guztietan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren babespeko BizkaiKOA erakundeak jakitera emon dauenez, Bizkaiko 22 udalerritako 35 museo eta gune kulturalek bat egin dabe Museoen Egunagaz eta jarduera ugari antolatu ditue. Egitarauaren zatirik handiena aurreko asteburura eta hurrengora eroan dabe, jente gehiagok parte hartu ahal izan daian. Halandabe, gaur bertan be ez dira faltauko bisitaldi gidatuak, artisten aurkezpenak, tailerrak eta abar.

Era berean, mundu zabaleko beste museo askok egiten daben moduan, Bizkaiko museo guztietan doban sartu ahal izango da gaur. Kasu batzuetan, ganera, bisitaldiak eta adituen jarraibideak egongo dira bisitarien eskura, horreek be doban.

Bizkaiko museoen egitaraua, hemen.

Aurtengo leloa Museoak eta pasaia kulturalak da. Horregaz, agirian itxi nahi da museoek jentea sensibilizetako zeregina daukiela eta ondarea babesteko erantzunkizuna. Museoen Nazinoarteko Eguna orain dala 39 urte ospatu zan lehenengo aldiz eta, urtetik urtera, gero eta museo eta herrialde gehiagok parte hartzen dabe. Igaz, esaterako, munduko 35.000 museok egin eben bat egunagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu