UPV/EHUk 410 doktore barri izentauko ditu

Bizkaie! 2016-05-20 08:51   Kulturea

Danetara, igaz 222 emakumek (% 54) eta 188 gizonek (% 46) irakurri eben tesia UPV/EHUn. 2015an, beraz, 410 tesi egin zituen. Era berean, 2012/13ko doktoregoko 40 sari bereziak be emongo dira ekitaldi honetan.

Gaur, barikua, maiatzak 20, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g. Leioa), Euskal Herriko Unibersidadeak 2015eko 410 doktore barriak eta 2012-13 ikasturteko doktoregoko 40 sari bereziak be izentauko ditu.

Danetara, igaz 222 emakumek (% 54) eta 188 gizonek (% 46) irakurri eben tesia UPV/EHUn. 2015an, beraz, 410 tesi egin zituen. Era berean, 2012/13ko doktoregoko 40 sari bereziak be emongo dira ekitaldi honetan. Sari horreek emoten jakez nazinoarte mailan izan daben garrantziagaitik, zientziari egin deutsien ekarpenagaitik eta modu adierazgarrian jakintza barriaren sorreran lagundu izanagaitik nabarmendu diran tesiei.

Ondokoa da tesien eta jakintza arloen arteko loturea:  Zientziak (111), Injinertutzea eta Arkitekturea (82), Osasun Zientziak (62), Gizarte eta Lege Zientziak (82) eta Arte eta Giza Zientziak (73).

Azpimarratu behar da tesi horreetatik 156 nazinoartekoak izan zirala eta 44 euskeraz defendidu zirala, 2014ko datuak hobetuz.

Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango dau buru ekitaldian. Gabriela Chotro Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak egingo dau aurkezpena eta Olga Martin Belloso doktoreak eta Lleidako Unibersidadeko Elikagaien Teknologiaren arloko katedradunak emongo dau ondoko ikasgaia: El papel de la investigación en el cambio de paradigma entre oferta y demanda de alimentos.

Ekitaldia streaming bidez emitiduko da zuzenean hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu