Bilboko Zazpi Kaleetako jauregiak ezagutzeko bisitaldi gidatuak, bagilean
2016-05-18 10:08 KultureaBilboko Udalak antolatzen dauen Bilbao Izan programearen barruan, Bilboko alde zaharreko jauregiak ezagutu ahal izango dira datorren hilean. Dobako bisitaldiak dira baina aurretik izena emon behar da.
Zazpi mende baino gehiagoko historian Zazpi Kaleetan eregi diran jauregietako batzuk zutunik dagoz oraindino eta, Bilboren historiaren lekuko diran ezkero, horreek bisitetako aukerea emongo dau Bilbao Izan programeak. Uriaren hezkundea eta gorabeherak ulertzeko aukerea emongo dabe bisitaldiek, baita jauregion arkitekturaz disfrutetekoa be.
Ibilbidean, eraikin ugari ikusteko modua egongo da: Zati gotikoak daukazan Arana jauregia, Yohn jauregi barrokoa, Gortazar jauregi neoklasikoa, Mazarredo jauregi errenazentista eta abar. Gaur egun, gehienak bizilekuak dira, baina beste zeregin batzuk beteten dituenak be badagoz. Adibidez, Yohn jauregia, edo La Bolsa eraikina, auzo-etxea da.
Bisita gidatuak bagileko martitzen eta eguaztenetan (17:00etan eta 18:45ean), eguen eta barikuetan (10:00etan eta 18:00etan) eta zapatuetan (10:00etan eta 11:45ean) izango dira. Batzuek euskerazko azalpenak izango ditue eta beste batzuek gaztelaniazkoak.
Izena emoteko, aurretik egin behar da eskabidea, maiatzaren 23tik aurrera. Udalaren informazino telefonora deitu behar da horretarako (010 edo 94-4010010). Izena emotea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!