Getxolinguae jardunaldian, 300 hizkuntza irakasle baino gehiago batuko dira gaur

Bizkaie! 2016-05-19 08:57   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako hizkuntza irakasleen topaketea da Getxolinguae. Eskoletan hizkuntzak zelan tratau eta hizkuntza aniztasuna zelan landu aztertuko dabe Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak antolatutako jardunaldi horretan.

Getxoko Igeretxe hotelean egingo dabe topaketea, goiz eta arratsaldeko saioetan, Hizkuntzen trataera integratua eta integrala, gelako hizkuntza aniztasunari nola erantzun? izenburupean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan lanean dabilzan 300 irakasle inguruk parte hartuko dabela dinoe antolatzaileek.

Aurtengo jardunaldia lau interesguneren inguruan eratuko dabe: Lehenengo zatian, erkidegoko hezkuntza sistemearen barruan barne-hizkuntzak ikastearen eta erakustearen inguruan jardungo dabe Arantza Aurrekoetxea sailburuordeak eta ISEI-IVEI erakundeko Xabier Aizpuruak. Hizkuntzen trataera integrala eta integradua landuko ditue bigarren zatian, EHUko irakasle Itziar Elortzaren eta Berritzeguneko Teresa Ruizen eskutik.

Hirugarren partean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako praktika onak aurkeztuko ditue eta, amaitzeko, laugarren atalean, gogoetea egingo dabe taldeka, parte-hartzaile bakotxaren esperientziatik abiatuta.

Egitaraua, osorik, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu