'Bilbao You Week', bideo-jokoen eta You Tube sare sozialean edukiak sortzearen zale diranen lehenengo topaketea

Bizkaie! 2016-05-25 10:34   Kulturea

Gazteria eta Kirol Sailak, lau youtuber eta gamerregaz batera (Naty Penadas, Koala Rabioso, Joseba Hurtado de Saratxo eta Saúl Mayorga) sustatutako ekimena da, interneteko sare sozialik handienean edukiak sortzeaz eztabaidatzeko.

Bilboko Udalak Bilbao You Week jardunaldiak antolatuko ditu bagilaren 13an eta 14an, Bilborock Aretoan. Jardunaldi horreetan Youtube sare sozialeko mundu digitala bertatik bertarako ekitaldi batera ekarriko da, bertan youtube sare sozialean edukiak sortzearen zale diran youtuberrak eta bideo-jokoen zale diran gamerrak euren artean eztabaidatu eta esperientziak trukatuko baititue. Gazteria eta Kirol Sailak, lau youtuber eta gamerregaz batera (Naty Penadas, Koala Rabioso, Joseba Hurtado de Saratxo eta Saúl Mayorga) sustatutako ekimena da, interneteko sare sozialik handienean edukiak sortzeaz eztabaidatzeko.

Egun bi horreetan, hainbat gai izango ditue hausnartzeko: Euskadin youtuberra izatea, horren erronkak eta zailtasunak eta sortzaileen komunidade handiagoa egiteko beharrizana; sortzaileek euren bideoak eskegiterakoan jarten dituen iragazkiak; eragin-sortzaile izatea eta indie bideo-jokoak.

Bagilaren 13ko jardunaldian berbaldiak, mahai-inguruak eta etxeko esperimentuen erakustaldi bat (zientzia, entretenimendua eta zabalkundea nahastauta) antolatu dira, 17:30etik 20:00etara. Hurrengo egunerako, 14rako, tailer bi antolatu dira, bideo-bloga zelan sortu eta bideo-jokoen partidak zelan grabau aztertzeko, 18:00etatik 21:30era.

Lehenengo topaketa honetara sare sozialetan milaka jarraitzaile dituen youtuberrak eta gamerrak hurreratuko dira. Etxean esperimentuak egin eta erakusten dituen Experimentos Caseros izenburukoak miloe bi harpidedun baino gehiago ditu eta euren kanalean bitxikeriak eta zientziaren arloko probak egiten ditue.

Adelita Power personaiak (Abigail da horren atzean dagoan personea), 374.000 harpidedun ditu. Focusings eta Koala Rabioso bilbotar youtuberrak be sarean dagoz, eta hain zuzen be edukia modu berezian sortzen dabelako dira ezagun.

Youtuberrez gan, gero eta zabalduago dagoan beste fenomeno bat gamerrena edo bideo-jokoen jokalariena da; horreek be hurreratuko dira Bilborock-era. Jokalari honeek bideo-jokoen barritasunak erakusten ditue euren kanaletan. Besteak beste, jokalari moduan daben esperientzia, indie bideo-jokoak eta jarraitzaileen fenomenoa azalduko ditue, horreetako batzuk 130.000 harpidedun baino gehiago ditue eta. Zeus izeneko jokalariaz gan, bertoko beste gazte batzuk be igoko dira oholtzara, JonpaXII, Special K eta IDeFoe, euren ikuspegia eta esperientzia eskaintzeko.

BilborockLab prozesuan parte hartu eben gazteek aurkeztutako proposamena da jardunaldia eta prozesu horretan, Bilborock-eko programazinoa eta lan arloak zehazten lagundu eben. Zehatz esateko, Bilborock-eko jardueren artean, analogikoa eta digitala buztartzeko zeozer sartzeko proponidu eben, bertatik bertarako ekimen bat sortuz, eta ondorioz, Bilboko Udaleko Gazteria Sailak Bilbao You Week antolatu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu