Astegoien honetan, maiatzaren 21ean eta 22an egingo da Portugaleteko XI. Folklore Azokea

Bizkaie! 2016-05-20 14:33   Kulturea

Aurtengo ekitaldi deigarrienetakoa, datorren domekan egingo dan Portugaleteko ezpata-jantzearen estreinaldia izango da. Portugaleten, XVII. mendean, Corpus Christi ospakizunean ezpata-jantzea izaten zala erakusten dabe agiriek eta testigantza horreek oinarri hartuta dator ezpata-jantzea.

Portugaleteko Elai Alai taldeak antolatuta egingo da datorren astegoienean, zapatuan eta domekan, XI. Folklore Azokea. Artisau azokea, gaztai azokea, jantza emonaldiak, tailerrak eta bestelakoak atondu ditue. Bisitariek hainbat gauza ikusteko aukerea izango dabe, esaterako, luthierrak –musikako tresnagileak– pazientzia handiz eskuz egiten dauen lana, zeramikariaren sormena eta jostunaren orratz-lana. Plastifikautako eta globalizautako gure bizitza neketsu honetan, arnas-zulo doguz holakoak.



Portugaleteko ezpata-jantzearen estreinaldia

Aurtengo ekitaldi deigarrienetakoa, datorren domekan egingo dan Portugaleteko ezpata-jantzearen estreinaldia izango da. Portugaleten, XVII. mendean, Corpus Christi ospakizunean ezpata-jantzea izaten zala erakusten dabe agiriek eta testigantza horreek oinarri hartuta dator ezpata-jantzea.

Egitarauari erreparauta: goizeko 11:30ean, kalejirea hasiko da Merkatuan eta Santa Maria kaletik Eleizako Landaraino joango dira. 12:00etan, Portugaleteko ezpata-jantza estreinauko dabe Eleizako Landan. Ondoren, Gernikako Arbolaren kimua landatuko da Eleizako Landako lorategian. 12:45ean, Itsasadarren itsasoko jentea omenduko dabe. 13:00ean, barriz, Udaletxe aurreko plazara desfilean joango dira eta udaletxe aurrean bigarrenez egingo dabe jantzan Portugaleteko ezpata-jantzea.



Portugaleteko XI. Folklore Azokearen egitaraua

Maiatzak 21, zapatua:

11:00 Azokearen ateak zabalduko dira.

12:30 Musika tresnen umeentzako eskulantegia.

12:30 XI. Folklore Azokearen Inaugurazino Ofiziala. Bizkaiko dultzaineeoak eta Birakari Sestaoko Erraldoien Alkartea.

14:00 Larrain jantzea.

18:30 Musika tresnen umeentzako eskulantegia.

18:30 Ume jantzarien emonaldia.

    Elai Alai dantza taldea
    Berriztasuna dantza taldea
    Ikusgarri dantza taldea

19:30 Erromeria Aiko taldeagaz.

22:00 Kantak eta gaueko jai giroa Iruñako Jarauta txarangeagaz.


Maiatzak 22, domekea

11:00 Azokearen ateak zabalduko dira.

11:30 Portugaleteko ezpata-jantza.

    11:30 Hasiera merkatuan. Segizioa Santa Maria kaletik Eleizako Landara joango da.
    12:00 Portugaleteko ezpata-jantzea estreinauko dabe Eleizako Landan. Ondoren, Gernikako Arbolaren kimua landatuko dabe Eleizako Landako lorategian.
    12:45 Itsasadar ingurura kalean behera joan eta han itsasoko jentea omenduko dabe.
    13:00 Udaletxe aurreko plazara desfilea. Udaletxe aurrean bigarrenez jantzan egingo dabe Portugaleteko ezpata-jantzea.

12:00 Kontzertua: Udal Musika Bandea eta Barakaldoko Udal Txistu Bandea.

12:30 Musika tresnen eskulantegia.

13:00 Kontzertua: Elai Alaiko Orfeoia.

14:00 Euskal jantzak: Portugaleteko habanerak eta larrain-jantzea.

18:00 Musika tresnen eskulantegia.

19:00 Kontzertua: Folketan.

20:00 XI. Folklore Azokearen amaierea.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu