Aitor Salegik eta Antton Aranburuk irabazi dabe Plazatik Gaztetxera bertso sariketea

Bizkaie! 2016-05-23 09:28   Bertsolaritzea

Mutrikuko gaztetxean jokatu da Plazatik Gaztetxera txapelketako finala. Antton Aranburuk eta Aitor Salegik osotutako bikoteak jantzi dau txapela. Beste hiru bikotek be kantau dabe finalean eta sariketan, guztira, 64 bertsolarik parte hartu dabe.

Egun guztiko ospakizuna egin eben Mutrikun zapatuan. Arratsaldean, jaia biribiltzeko, Plazatik Gaztetxera sariketearen 15. ekitaldiko finala jokatu zan. Lau bikote heldu ziran finalera eta era askotako ariketak egin behar izan zituen. Bertsoak bota, mozorrotu, antzerki apur bat egin... giro onean jokatu zan finala.

Aitor Salegik eta Antton Aranburuk jantzi eben txapela. Sariketan parte hartu daben 64 bikoteen artetik eurak izan dira onenak. Mutrikun finalista izan ziran, ganera, Eli Pagola-Iñigo Zubiaurre, Maider Arregi-Gemma Urteaga eta Maddi Sarasua-Manex Astigarra bikoteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu