Naroa Elortegi eta Mikel Ibargoien izan dira GazteBizHitza atariak antolatutako GOazen Boisera! lehiaketan sarituak

Bizkaie! 2015-07-02 09:48   Euskaldunak munduan

Naroa Elortegi gatikarra eta Mikel Ibargoien urnietarra Boiseko Jaialdian blogari izango dira garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean. GOazen Boisera! lehiaketan saritutako bi gazteek Euskal diasporearen jaialdiaren barri emongo dabe zuzenean Boisetik.

Naroa Elortegi gatikarra eta Mikel Ibargoien urnietarra Boiseko Jaialdian blogari izango dira. GOazen Boisera! lehiaketan saritutako bi gazteek Euskal diasporearen jaialdiaren barri emongo dabe zuzenean Boisetik.

Epaimahaikideek gazte horreen lana saritu dabe jasotako 60 idazlan eta bideoen artean. Irabazleek garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra bitartean AEBetako Boise urian ospatuko dan Jaialdian parte hartu eta bertatik barriemoile lanak egiteko aukerea izango dabe, Gazteaukera blogean. Gazte blogariek bidaia eta gastuak ordainduta izango ditue.

Gatikatik eta Urnietatik Boiserako bidea egingo dabe sarituek garagarrilaren amaieran. Naroa Elortegi, Energia Barriztagarrien Injinerutza gradua ikasten dago, 21 urte ditu eta futbolaria eta kirolzale amorratua da. Mikel, barriz, 26 urteko kazetaria da eta kirol kazetaritzan ibili da irratian lanean. Gogotsu eta pozik azaldu dira biak Boiseko jaialdia ezagutu, eta euskal diasporearen barri emoteko aukera honegaz.

Boiseko Jaialdia bost urterik behin ospatzen da eta Euskal diasporearen jai handienetako bat da, izan be, bertan batzen dira AEBetako euskal etxeetako ordezkariak zein kanpotik etorritako euskaltzaleak. Jaialdian euskal jantzak, musikea, herri kirolak, bertso saioak eta bestelako emonkizun ugari egongo dira.

GazteBizHitza, Eusko Jaurlaritzearen gazteentzako aholkularitza eta orientazino zerbitzua da. Interneteko atari honetan, Ikasketak, Lana eta Etxebizitzaren inguruko informazinoa eta arreta personalizatua jaso leikie gazteek; whatsappez, emailez zein telefonoz. Lehiaketa honen bidez hiru gai honeen inguruko eretxiak eta gogoetak ezagutzeko aukerea izan dabe antolatzaileek eta aurkeztutako lanen kalidade ona azpimarratu dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu