Hemen dira bertso-udalekuak
2015-07-03 13:06 BertsolaritzeaHemen dira bertso-udalekuak; gaur, garagarrilak 3, zabalduko ditu ateak Orioko Itxaspe baserriak lehen taldea hartzeko. Garagarrilaren 3an hasi eta 12ra, bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozetako aukerea izango dabe 12 eta 14 urte bitarteko gazteek.
Hemen dira bertso-udalekuak; gaur, garagarrilak 3, zabalduko ditu ateak Orioko Itxaspe baserriak lehen taldea hartzeko. Garagarrilaren 3an hasi eta 12ra, bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozetako aukerea izango dabe 12 eta 14 urte bitarteko gazteek; hori guztia udalekuek berez eskaintzen dituen aisialdi giroagaz eta ekintzakaz batera: jolasak, txangoak, kirolak...
Oriokoaren ondoren beste lau txanda be izango dira, herrialde desbardinetan: Irañetan, Maulen, Muxikan eta Zuhatzan. 9 eta 18 urte bitarteko gazteek hartuko dabe parte txanda horreetan.
Bertso-udalekuak egiten diran 18. aldia da. Herrialde desbardinetako gazteen arteko hartu-emonak sustatzeko, tokian tokiko eragileak ezagutzeko eta ondo pasatetako aukerea izaten da udalekuetan, bertsolaritzearen inguruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!