Erraldoi eta buruhandiak, Bilboko Euskal Museoan

Bizkaie! 2015-07-01 13:52   Kulturea

Euskal Museoak Bilboko Erraldoi eta Buruhandien ganeko aldi baterako erakusketa bat zabalduko dau gaur, garagarrilaren 1ean. Erraldoiak eta buruhandiak Bilboko Udalarenak dira, eta erakuskeeta Bilboko Zazpi Kaleetan dagoan Euskal Museoan egongo da ikusgai abuztuaren 31a arte.

Euskal Museoaren zenbait aretotan izango dira ikusgai jaietan oso ezagunak diran eta helduek zein umeek hainbeste maite dituen personaiak. Erakusketan personaiei buruzko informazino historikoa be eskainiko da, jenteak ondo ezagutu daizan.

Erakusketan 19 erraldoi dagoz ikusgai, belaunaldi desbardinetakoak, eta bederatzi buruhandi, Bilboko Udalarenak guztiak. Erakusketea osatzeko bideo bat be atondu dabe eta hor jaietako 84 argazki ikus daitekez, batzuk zaharrak eta beste batzuk modernoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu