Que Horas Ela Volta? (Una segunda madre)
2015-07-03 15:38 Zinema kritikakBenetan ondo kontauta dago istorio hau. Aktoreen lana miresgarria da, batez be Regina Casérena. Anna Muylaert zuzendari brasildarrak primeran islatzen ditu giza klaseen diferentziak, eszenatoki bakar batetik mobidu barik. Esangura horretan, film honek Arriba y abajo serie famatua ekartzen deusku gogora eta XXI. mende honetan, nahiz eta makilatuago egon, antzeko egoerak izaten dirala gogorarazoten deusku.
Filmaren trailerra ikusteko klik egin hemen.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Anna Muylaert.
- Interpreteak: Regina Casé, Camila Márdila, Karine Teles, Lourenço Mutarelli, Michel Joelsas, Helena Albergaria, Antonio Abujamra.
- Produktoreak: Africa Filmes / Globo Filmes / Gullane Filmes.
- Generoa: Giza-dramea, familia.
- Herrialdea: Brasil.
- Iraupena: 110 minutu.
Orain 15 urte, Val izeneko emakumeak alaba txikia senideakaz itxi eban eta uriburuko etxe aberats batera joan zan lanera. Ordutik, goizaldetik iluntzera gelditu barik lan egin dau eta alabeari ikasketak ordaintzeko dirua bialtzen joan da. Familia aberats horrentzat neskame perfektoa da Val. Euren semearentzat bigarren amarena egin dau, baina jagokon distantziari eutsiz.
Oreka hori apurtu egiten da Valen alabea uriburura ikastera datorrenean. Nerabe azkar horrentzat, gatxa da onartzea etxe horretan emoten diran zenbait egoera umilgarri. Ama eta alabearen arteko distantzia handitu egiten da, alkarri ulertu ezinik dabilzalako.
Benetan ondo kontauta dago istorio hau. Aktoreen lana miresgarria da, batez be Regina Casérena. Anna Muylaert zuzendari brasildarrak primeran islatzen ditu giza klaseen diferentziak, eszenatoki bakar batetik mobidu barik. Esangura horretan, film honek Arriba y abajo serie famatua ekartzen deusku gogora eta XXI. mende honetan, nahiz eta makilatuago egon, antzeko egoerak izaten dirala gogorarazoten deusku.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!