2015eko Juan San Martin bekea Etnologia ardatz hartuta

Bizkaie! 2015-06-30 13:44   Kulturea

Juan San Martin Bekaren 2015eko edizioak Etnologia izango dau ikerketa esparru eta langai. Eskaerak eta ganerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2015eko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean izango da.

Juan San Martin Bekaren 2015eko edizioak Etnologia izango dau ikerketa esparru eta langai. Eskaerak eta ganerako agiriak Eibarko udalean aurkezteko epea 2015eko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean izango da.

Aurten, XII. edizinoa beteko dau Eibarko Udalaren beka honek, 2001ean izan baitzan lehenengoa. Eibarko Udalaren beka honek sei argitalpen eskaini ditu orain arte; UEUk horreetatik bost editau ditu eta UPV/EHUk bat.


Orain arteko irabazleak eta lanak:

- 2001ean: Antropologia eta Filologia / Patxi Salaberri Zaraitegi. Euskal deiturategia: patronimia. (ISBN: 978-84-8438-039-4; 2003)

- 2002an: Artearen historia eta Historia / Gotzon Iparragirre Burgoa. Liberalismoa Eibarren XIX. mendean. (Debarroko oasi liberala; 978-84-8438-171-6; 2008)

- 2003an: Botanikea eta Mendizaletasuna / Aitor Gerenabarrena Osa, Asier Arregi Hernandez eta Imanol Manterola Agirrezabala. Debabarreneko landaredia ibilaldien bitartez.

- 2004an: Kazetaritzea eta Literaturea / Idurre Alonso Amezua. Euskal literatur sistema eta hierarkizazio prozesuak irakaskuntzan (Erdigune literarioak irakaskuntzan. 978-84-9860-328-6; 2013).

- 2005ean: Zuzenbidea eta Filosofia / Joxe Azurmendi Otaegi. Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua (ISBN: 978-84-8438-099-3; 2007).

- 2006an: Linguistikea eta toponimia / Maia Duguine Haristoy. Argumentu isilen tipologiatik orotariko teoriara (Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna ISBN: 978-84-8438-329-1; 2010).

- 2007an: Antropologia eta Arkeologia / Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan.

- 2008an: Artea eta Mendizaletasuna / Emon barik geratu zan.

- 2009an: Artea / Francisco Javier Muñoz Fernández. Euskal Herriaren eraikuntza gerra ostean: Eibarko herriaren berreraikuntza (Edizio digitala; ISBN: 978-84-695-8668-6).

- 2011n: Mendizaletasuna / Haritz Monreal. Mendi literaturea: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa (Oharra: ikerlariak Bekeari uko egin eutsonez lana ez da amaitu).

- 2013: Kazetaritzea / Maialen Odriozola Martija. Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu