Domekan milaka WOPatok Bilboko Itsasadarra beteko dabe

Bizkaie! 2016-06-24 09:37   Kulturea

Egun berezia familia giroan gozetako eta ohikoa danez, lortutako etekina gatx neurodegeneratiboen ikerketara bideratuko da WOPFundazinoaren bidez.

Laugarren aldiz eta egun osoa iraungo dauen familia jaian WOPatoek Bilbo beteko dabe. Walk On Project-ek antolatzen dauen 4. Estropatadea 2016ko bagilaren 26an izango da, domekan. Lasterketa berezi honetan Bilboko itsasadarra geolokolizauta dagozan milaka WOPatokaz beteko da. Lasterketa bitxi honetan parte hartzeko 5 euroan erosi behar da WOPato tiketa parte-hartzaileak diran dendatan, webgune honetan eta Kutxabank sarean (webgunean eta kutxazainetan). WOPen bulegoan be erosi daitekez tiketak (Lehendakari Agirre 151, Bilbo. San Inazio metro geltokia). Zure WOPatok barruan daroan txipari esker -kodea tiketean dozu-, eta GPS teknologiari esker, webgune honetatik bertatik jakingo dozu lasterketan zure ahatea non dagoan. Egun berean eta zuzenean.

Zure WOPato tiketa dozunean, eta nahi izan ezkero, nahi dozun izena jarri zeinkio.

Eta taldean parte hartu nahi izan ezkero, enpresako lankideakaz, lagunakaz, eskolakoakaz, alkartekoakaz...WOPatona izan zeinke (personalizetako aukerea izango da).

WOP Estropatada 2016 egun osoko jaia izango da: familian egiteko hainbat ekintza, puzgarriak, dobako kontzertuak, eskaintza gastronomikoa... Egun berezia familia giroan gozetako eta ohikoa danez, lortutako etekina gatx neurodegeneratiboen ikerketara bideratuko da WOP Fundazinoaren bidez.

Kontuak kontu, lasterketea 11:30ak aldera hasiko da Deustuko zubian. WOPatoak Euskalduna zubiko helmugara helduko dira. Lasterketea amaitu ostean, WOPato irabazleak zeintzuk diran esango dabe antolatzaileek (bakotxari jagokon sariagaz). Oroigarri lez WOPatoa batzea ez ahaztu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu