Txinako Jiangsu probintziak UPV/EHUri dohaintzan emondako liburuen erakusketeak gaur zabalduko ditu ateak
2016-06-27 09:17 KultureaHitzarmenaren helburua Txinako probintzia honetako unibersidade aitagarrienen eta UPV/EHUren arteko kooperazinoa indartzea da, eta baita bien arteko ikerketak zein ikasleen trukeak egiteko programak martxan jartea be.
Bagilaren 27an, arratsaldeko 16:45ean, Bizkaiko Campuseko Liburutegian (Sarriena auzoa, Leioa), Jiangsuko probintziak UPV/EHUri dohaintzan emondako liburuen erakusketearen inaugurazinoa izango da. Ekitaldian Jiangsuko ordezkaritza batek, Zhang Lei gobernadoreordea buru dauela, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak, Eusko Jaurlaritzako Unibersidade sailburuorde Adolfo Moraisek eta Kanpo-harremanetako zuzendari Leyre Madariagak hartuko dabe parte.
Iñaki Goirizelaia errektoreak eta Zhang Lei Jiangsuko gobernadoreordeak akordio memoranduma sinatu ostean egingo da inaugurazinoa. Hitzarmen honen helburua Txinako probintzia honetako unibersidade aitagarrienen eta UPV/EHUren arteko kooperazinoa indartzea da, eta baita bien arteko ikerketak zein ikasleen trukeak egiteko programak martxan jartea be. UPV/EHU eta txinatar probintziaren arteko batzea Jiangsuko probintzia eta Euskadiko Adiskidetasun Harremanezko Akordioaren barruan kokatzen da.
Kolaborazino izaera honen barruan, Jiangsuko Gobernu Popularrak 1.400 liburu emon deutsoz dohaintzan unibersidadeko liburutegiari, lan txinatarren atal bat sortu daian. Bildumea osotzen daben ezagutza alor desbardinak (medikuntzea, historia, artea edo literaturea) ordezkatzen dituen liburu esanguratsuak aukeratu ditue erakusketarako, eta horrezaz gan, Bingshan Wang eta Ying Shenen margo bildumak eta Eduardo Rubio eta Xiao Fang irakasleek itxitako txotxongilo txinatarrakaz egindako konposizinoak be ikusgai iznago dira. Garagarrilaren amaierara arte egongo da ikusgai erakusketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!