Aurrera doa 'Eibar erretrofotografiatu, 1950-1970' lana, antxina eta oraina argazkietan batzeko asmoa
2016-06-30 12:17 KultureaArgazki bat leku berean baina momentu desbardinetan ateratzea: horixe da erretrofotografia izeneko teknikea, eta horixe da Gorka Castrillo eibartarrak Ego Ibarrarentzako egingo dauen lana.
Ikerketa proiektu honi esker 1950. eta 1970. arteko Eibarrera bueltau eta antxinako uria bisitau ahal izango da. Eta data aukeraketa hori ez da kasualidadea, izan be, hamarkada horreetan aldaketa sakonak bizi izan zituan uriak, gerra osteko berreregite-prozesua amaitu zan, aldaketa ekonomiko-industrialak milaka persona erakarri zituan 1950etik 1970era bitartean, eta, azkenik gainbeherea, tailer eta enpresa handiek Eibartik alde egin ebenenean.
Argazkien batze-lanak eta argazkiak barriro egiteak uriaren aldaketea zelakoa izan dan ikusarazoko deuskue: ekonomia industrialeko uri bat izatetik merkataritza uri izatera zelan heldu garen ikustea. Argazki bata bestearen gainean jarrita, geruzaz geruza joango gara uriaren urte garrantzitsu hareetako historia josten.
Kontuak kontu, Gorka Castrillok gai asko landu ditu (kirola, jaiak, industria, immigrazinoa, udal obrak...). Danatera, 350 argazki.
Argazki bat leku berean baina momentu desbardinetan ateratzea: horixe da erretrofotografia izeneko teknikea, eta horixe da Gorka Castrillo eibartarrak Ego Ibarrarentzako egingo dauen lana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!