Aste Nagusiko XXXI. Metal eta Bertoko Pop Rock erakusketan dobako 16 kontzertu izango dira
2016-07-18 13:27 MusikeaUrtero legez, Bilborock aretoak 2016ko Bilboko Udalak Aste Nagusirako antolatutako Metal eta bertako Pop Rock erakusketea hartuko dau.
Itziar Urtasunek, Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saileko zinegotziak 2016ko Aste Nagusiko XXXI. Metal eta Bertoko Pop Rock erakusketan parte hartuko daben taldeak aurkeztu ditu. Prentsaurrekoan erakusketearen kolaboratzaileak diran Beste Jack Kultur Alkartea eta Metal for the Crew-ren ordezkariak be egon dira, baita aukeratutako taldeen hainbat kide be.
Urtero legez, Bilborock aretoak 2016ko Bilboko Udalak Aste Nagusirako antolatutako Metal eta bertako Pop Rock erakusketea hartuko dau, aurten bere XXXI. edizinoa izango dana. Estilo guztietako 16 talde izango dira abuztuaren 20 eta 27 bitartean eguneroko bi kontzertuetan, 20:00etatik aurrera lehenengoa, eta hurrengoa ordu bat geroago, 21:00etan.
Bilboko Udalak antolatutako erakusketa honetan estilo desbardinak eta gai guztietako kantuak entzun ahal izango dira, baina beti kalidadea ardatz hartuta. Aurten Elortegi Anayak taldearen Pop Rock boteretsua egongo da ikusgai, Deiedra-ren folka, La Basu-ren Rapa, Dekot talde gaztearen indie proposamena, Gerente-ren pop osoa eta iradokitzailea, FRranco-ren jantzarako proposamen eklektikoa, Último Enemigo-ren uriko rocka, Molikote-ren Punk Rocka; Peinadas por la Ley-ren Punka edo Lomoken Hoboken hegoaldeko Rock´N´Blusa.
Egitaraua
Ganera, aurtengo edizinoan soinu gogorren eta sendoenetako ordezkaritza zabalagoa egongo da. Grand Matter-en Rock metalizatua eta Chivo-ren Stoner Rocketik hasita, Evil Seeds-en Metal klasikora, In Thousand Lakes-en Death Metal melodikora edo erakusketea zarratuko daben talde biak: The Flying Scarecrow, 2016ko Bilboko Uribilduaren irabazlea, eta Niketz, edizino horretako Bizkaiko talde onena.
Taldeen hautaketea
Epaimahaiak nabarmendu nahi izan ditu edizino honetan aurkeztutako 81 taldeen kalidade handia eta musika estiloen aniztasuna. 29 bandek euskerea erabilten dabe euren musikan (joan dan urtean baino sei gehiago) eta 16 taldek, barriz, emakumeren bat dabe kideen artean. Aukeratutakoen artean 3 taldek emakumeen presentzia dabe eta 7 talde euskaldunak dira.
Jatorriari jagokonez, 36 uriburuko bandak dira eta 47 Bizkaiko herri desbardinetakoak. % 43,3 Bilboko taldeak dira eta ganerako % 56,6 herrialdean bizi dira. Aukeratutako taldeen artean 7 talde Bilbokoak dira, 3 Ezkerraldekoak (Barakaldo, Santurtzi eta Portugalete) eta beste 6 Basauri, Bakio, Maruri edo Sopela-koak.
Kontuak kontu, sarrerea doban izango da aretoa bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!