Omako basoa ezagutzeko bisitaldi gidatuak hasiko dira barikuan

Bizkaie! 2016-07-28 09:27   Kulturea

Garagarrilaren 29tik abuztuaren 21era bitarteko bariku, zapatu eta domeketan antolatuko ditu bisitaldiak Bizkaiko Foru Aldundiak.

Omako baso margoztua | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurreko urteetan legez, aurten be Omako baso margoztua ezagutzeko aukerea emongo dau Foru Aldundiak udan. Kortezubiko udalerrian, Omako auzunean, dago basoa. Berez, paraje natural ikusgarria da eta, ganera, Agustin Ibarrolak margoztutako zuhaitzek giro berezia sortzen dabe.

Land-Art dalako adierazpide artistikoaren erakusgarri da Ibarrolak Oman egindakoa. Artea naturara eroatea da estilo horren helburua eta, hortaz, naturea bera bihurtzen da artelanen markoa. Omako kasuan, hainbat arbola margoztu zituan Ibarrolak eta, leku egokitik begiratuta, hiru dimensinoko figuren itxurea emoten dau. Ikuspegia aldatuta, ikusten diran irudiak be aldatu egiten dira.

Artelanon eta basoaren inguruko beste datu batzuen interpretazinoan lagunduko dauen aditu batek gidatuko ditu bisitaldiak. Euskeraz, gaztelaniaz zein ingelesez entzun ahal izango dira azalpenak.

Garagarrilaren 29an, barikua, hasi eta abuztuaren 21era arte egingo ditue bisitaldi gidatuak Oman, bariku, zapatu eta domeketan, 12:00etan eta 17:00etan. Izena emoteko 3 euro ordaindu behar dira eta, sei euro ordaindu ezkero, Santimamiñeko kobazuloa bisitetako aukerea dago. Erretiratu, ikasle eta umeentzat merkeagoa da.

Izena emoteko, Santimamiñe kobazuloko informazino zentrora jo behar da, Omako basotik hur. Bestela, helbide elektroniko honetan be badago aukerea: santimamine@bizkaia.eus. Edo telefono zenbaki honetan: 94 465 16 57.

Omako basoaren ganeko informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu