Bertoko Produktuen Udako Azokea egingo dabe zapatuan Bermeon
2016-08-03 12:09 KultureaPiper berdea izango da aurtengo edizinoko protagonistea. Azoka solidarioa izango da, hazur muina emotearen aldeko taldekoak han izango dira eta.
Bertoko Produktuen Udako III. Azokea abuztuaren 6an egingo da Bermeoko Udal Merkaduan, Udalak eta Berazel merkatarien alkarteak antolatuta. Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 15:00etara bitartean, sasoiko produktuak, inguruko ekoizleek eroandakoak, dastatu ahal izango dira.
Aurtengo protagonista nagusia piper berdea izango da, sasoiko produktu garrantzitsuenetako bat da eta, antolatzaileen esanetan. Eguerdi aldean, piper berdeen dastaketea egingo dabe. Dozena erdi piper euro baten egongo dira salgai. Ganera, tortillaz betetako piperrak egongo dira azokan.
Horrezaz gan, beste produktu asko be aukeran izango ditue zapatuan Bermeora hurreratzen diranek. Herriko enpresetako konserbak eta produktu ekologikoak, besteak beste. Baita taloa, txakolina, sagardaoa, gozoak eta abar be. Musikeagaz alaituko dabe azokea eta umeentzako tailerrak antolatuko dira.
Hazur muina emoteko kanpaineari bultzadea emon nahi deutsie Bertoko Produktuen Azokan. Mahai solidarioa ipiniko dau hazur muina emotearen aldeko taldeak, informazinoa banatzeko eta alkarteko kideek egindako eskulanak saltzeko. Batutako dirua Aspanovas alkarteari emongo jako, Bizkaiko Minbizidun Umeen Gurasoen Alkarteari.
Bermeoko Udalak azaldu dauenez, azokearen helburu nagusiak dira Bermeoko plazea indartzea eta sasoian sasoiko produktuak konsumidutearen garrantzia gizarteratzea. Unean unekoa janda, inguruko baserritarrei mesede egiten jakela dinoe antolatzaileek.
2016/08/06 09:00-15:00
Bermeoko Udal MerkaduanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!