'Bilbao Pocket', Bilboko gida barria plazan

Bizkaie! 2016-07-06 13:02   Kulturea

Aldizkaria bi hilerik behin argitaratuko da doban. Lehenengo zenbaki berezira urian eta Bizkaiko lurraldean izango diran udako planak eta proposamenak batu dira.

ilbok uriko gidea barritu dau udaldiagaz batera. Bilbao Pocket argitalpenaren lehenengo zenbakia udako edizino berezia izango da. Boltsiko-gida barria hile birik behin argitaratuko da eta, gehienbat, Bilbao-Bizkaia bisitetan daben lagunei zuzenduta dago. Modu arin eta errazean, Bilboko ekitaldi interesgarriak, eta aisia eta kultur agendea zabalduko ditu, baita Bizkaiko lurraldeko turismo-eskaintzea be.

Bilbao Pocket dobako aldizkaria da eta helburu honegaz jaio da: Bilbao-Bizkaia bisitetan daben lagunentzako informazino-erreferentzia izatea, eta turismo sektoreari lotutako enpresak zabaltzeko tresna izatea. Argitalpenaren tiradeari, zabalkundeari eta hizkuntzei esker, gida barria sustapen bitarteko indartsua da udalerri, saltoki, zerbitzu eta turismo-produktuentzat.


50.000 aleko tiradea

Zenbaki bakotxeko 50.000 ale argitaratuko dira gaztelaniaz/ingelesez eta euskeraz/frantsesez idatzita, eta holan banatuko dira:

- Bilboko turismo-bulegoak (Plaza Biribila eta Guggenheim Museoa).
- Termibus (informazino-puntua).
- Bilboko aireportua (turismo-bulegoa).
- Azkuna Zentroa (informazino-puntua).
- Uriko hotelak.
- Autocaravaning.
- Bizkaiko eskualdetako turismo-bulegoak, eta Donostia, Gasteiz, Iruñea, Burgos, Santander eta Logroñoko turismo-bulegoak.
- Iragarleen saltokiak.


Erreportajeak, agendea eta informazino praktikoa

Bilbao Pocket argitalpenak ideak, planak, gastronomia-proposamenak eta informaziNo praktikoa dakarz, turistek urian eta Bizkaiko lurraldean igarotako momentu guztiak gozau deiezan. Uriaren guneetako gaiei buruzko erreportajeez gan, artikuluak, alkarrizketak, gastronomia-produktuak, ibilbideak, eta aisia eta kultur aukerak be badakarz. Edukietan, ganera, ezagutza berezitua eta esperientziak jasoko dira, bisitarien arretea erakarteko.

Lehenengo zenbaki honetan, Bilbao Pocket aldizkariak udako berezia eskaintzen dau eta, besteren artean, honako gai honeek jaso ditu: top-esperientziak, musika-jaialdi nagusien agendea, Aste Nagusiari buruzko erreportajea, ibilaldia jai herrikoi ezagunenetako batzuetan, eta informazino zehaztua hondartza, marinel-herri, udalerri historiko eta gune naturalei buruz, baita uriko turismo-enpresek eskaintzen dituen zerbitzuak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu