Sopelako Udalak #Sopelastyle kanpainea abiarazo dau
2016-07-07 08:44 KultureaTwitterreko erabiltzaileei zuzendutako ekimenean, Sopelan ateratako argazkiak postal bihurtzeko aukerea eskaintzen da; horretarako, parte-hartzaileek #sopelastyle hashtag-agaz etiketau beharko ditue argazkiak.
Sopela xarma edo enkantu bereziko herria da: hondartzak, itsaslabarrak, postal itxurako paisaje ederrak, abenturazko kirolak... Danetarik dauka. Urtero udalerriak gero eta turista eta bisitari gehiago jasoten ditu. Eta ohikoa danez, turista eta bisitari horreek euren argazki kamerea, eskuko telefono edo tableten bitartez, Sopelan gozetan dagozan momentu eta esperientzia bereziak hilezkor, ahaztezin bihurtu nahi ditue.
Horrregaitik Sopelako Udalak, Sopelako Turismo Bulegoraren bitartez, #sopelastyle kanpainea jarri dau martxan. Twitterreko erabiltzaileei zuzendutako ekimen honen bitartez, Sopelan ateratako argazkiak postal bihurtzeko aukerea eskaintzen da, Sopelara egindako bisitearen gomuta berezia izateko helburuagaz. Horretarako, parte-hartzaileek #sopelastyle hashtag-agaz etiketau beharko ditue Twitterrera igotako argazkiak eta Larrabasterran, metro geltokiaren ondoan, dagoan Sopelako Turismo Bulegora hurreratu behar izango dira oroigarria jasoteko. Erabiltzaile bakotxak aitatutako hashtag-agaz argitaratutako argazkietariko bat aukeratu ahal izango dau, postal bihurtu eta nahi dauenari bialtzeko.
Momentuz, kanpainea Twitterreko erabiltzaileei dago zuzenduta. Halan da be, Sopela Turismoko arduradunen esanetan, ekimena argazkia igotzea onartzen dituen beste sare sozial batzuetara be zabaldu daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!