'Euskara Eskura Txartela' programan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2016-07-01 08:37   Euskerea berbagai

Helduen euskalduntzea bultzatzeko asmoz sortu dabe kanpainea HABEk eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Euskaltegietan erabilteko txartelak garagarrilaren 22ra arte eskatu ahal izango dira.

Euskerea ikasteko ahaleginean dagozanei laguntzea da programearen asmoa, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez. Euskerea ikasten segidutera animau nahi ditue herritarrak. Dobako euskalduntzerako bidean beste pausu bat dala dinoe bultzatzaileek. Euskara Eskura Txartela, azken finean, 2016-17 ikasturteko matrikulan deskontuak eskaintzen dituan programea da. 

Amaitu barri dan ikasturtean euskerea ikasten ibili diranek eskatu ahal izango dabe deskontu txartela, Bizkaian erroldatuta egon ezkero. 2015-16 kursoko lehenengo deialdian A1, A2 edo B1 mailea gainditu izana eta programeagaz bat egin dauen euskaltegi edo zentro homologadu baten ikasi izana dira baldintzak.

Deskontu txartela jasoten dabenek, 2016-17 ikasturteko matrikulea merkeago izango dabe. A1 mailea daukienei, 150 euro emongo jakez gehienez, A2koei 200 euro eta B1ekoei 300 euro. Bizkaiko Foru Aldundiak 480.000 euro inbertiduko ditu ekimen honetan. 

Euskara Eskura Txartela programako deskontuak lortzeko, hilaren 1etik 22ra arteko epea daukie euskera ikasleek. Horretarako, izena emon behar dabe hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu