Dantza Plazetan programeak euskal jantzen lau alarde handi eskainiko ditu garagarrilean Bilbon

Bizkaie! 2016-07-01 09:04   Kulturea

Garagarrileko alardeak ondoko taldeek eskainiko ditue: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Goi-alde Dantza Taldeak (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarragaz lankidetzan, euskal jantzen lau alarde programau ditu datorren domekarako, 3rako, eta garagarrilaren 9, 16 eta 23rako (zapatuak), uriko plazatan eskainiko diran erromeria tradizionalen, jantza alardeen eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia bultzatzeko helburua dauen Dantza Plazetan programearen barruan. Geure folkloreari eutsiz, Bilboko eta inguruetako jantza tradizional taldeen lana erakustea be bada helburua.

Programea urte osoan zehar Bilboko auzo guztietan gauzatzen dan arren, aspalditik, garagarrilean alardeak eskaintzen dira Arriaga plazan, gure folklorea, batez be udako hilebeteetan gure urira bisitan datozen personei hurreratzeko. Hitzorduak, beraz, 3koa domekan izan arren, ganerakoak, garagarrileko zapatuetan, Arriaga plazan izango dira arratsaldeko 19:00retatik aurrera.

Kontuak kontu, garagarrileko alardeak ondoko taldeek eskainiko ditue: Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak, Basurtuko Beti Jai Alaik, Goi-alde Dantza Taldeak (Erandio), eta Castañoseko Salbatzaile dantza taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu