Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete omenduko ditu

Bizkaie! 2011-01-26 17:24   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau datorren barikuan, hilaren 28an, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko 12:00etan hasita, azken urtean hil diran Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete euskaltzainak omentzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Frank Gehry Sabino Arana Saria jasotera etorriko da Bilbora

Bizkaie! 2011-01-25 13:17   sariak-autortzak

Guggenheim Bilbao Museoa diseinau eban Frank Gehry kanadar arkitektoa asteburu honetan izango da Bizkaiko uriburuan aurten XXII. aldia daben Sabino Arana Sarietako bat jasotzeko. Gehry Santa Monicatik (Kalifornia) abiatu eta, bidaia pribadu batean, Loiuko aireportura ailegauko da, zapatu iluntzean; biharamunean, domekan bertan, bueltauko da AEBetara, Sabino Arana Fundazinoak antolatuta Arriaga antzokian, eguerdiko 12:00etan, ospatuko dan kultur jaialdiaren ostean.

Pako Aristik, Xabier Lopez Askasibarrek eta Victor Iriartek irabazi ditue 'Cafe Bilbao' VIII. Teatro Laburreko Gidoien sariak

Bizkaie! 2011-01-21 14:50   sariak-autortzak

Antzerkirako idazketea bultzatzeko asmoz, Mikel Martinez aktoreak sustatzen ditu urtero banatzen diren Café Bilbao Teatro Laburrerako Gidoien sariak. Zortzigarren edizinoak kafetegiaren ehungarren urteurrenagaz bat egin dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Haur Literaturako Mikel Zarate II. Saria 2011': oinarriak

Bizkaie! 2011-01-17 13:17   sariak-autortzak

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketea antolatzen dabe, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen oroimenez, ondorengo oinarrien arabera:

Arriaga Antzokiko produzino lirikoek sari bi lortu ditue Campoamor Sari Liriko ospetsuetan

Bizkaie! 2011-01-05 10:52   sariak-autortzak

Bilboko Arriaga Antzokiak bere produkzino lirikoentzako sariak jasota hasi dau urte barria, Campoamor Sari Liriko ospetsuen epaimahai adituak antzoki bilbotarraren Chateau Margaux eta La Viejecita zarzuela-produzino bikotxa saritu baitau eta banatzen dituan hamar sarietatik bi emon deutsoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Gernika Saria' jasoteko hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2010-12-27 11:00   sariak-autortzak

Gernikako edozein taldek aurkeztu ahal izango dau bere hautagaia, merezimenduen ganeko txosten bategaz batera. Talde bakotxak hautagai bakarra baino ezin izango dau proponidu kategoria bakotxeko. Bi kategoria dagoz: persona edo erakunde anonimoa; eta persona edo erakunde ezaguna.

Jose Luis Muñoyerro kazetariari emongo deutso 'Durangaldeko Teila' Gerediaga Elkarteak

Bizkaie! 2010-12-23 10:54   sariak-autortzak

Abenduaren 27an, Merinalde Eguna ospatzeko ekitaldia izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gerediagako baselizan

Gerediaga Elkarteak Durangaldea ezagutzera emoteko lan egin daben pertsonei eskerrona agertzeko, bi urterik behin Durangaldeko Teila oroigarria banatzen dau. Eskertza, Merinalde Eguneko ekitaldiakaz batera egiten da. Horregatik, datorren astelehenean, abenduaren 27an, Jose Luis Muñoyerro kazetari bilbotarrak jasoko dau oroigarria.

Jose Luis Lizundia saritu dabe Abadiñon 'herriagazko inplikazinoagaitik'

Bizkaie! 2010-12-22 16:22   sariak-autortzak

Aurten lehenengo aldiz emon dira sari honeek, eta bost izan dira sarituak: Lizundiagaz batera, Andeka Gorrotxategi tenorra, Javier Elorriaga txirrindularia, Angel Alvarez El Campurriano eskultorea eta Abadiño sokatira taldea.

Eusko Ikaskuntzak Jose Antonio Arana Martijari emon deutso 2010eko Manuel Lekuona Saria

Bizkaie! 2010-12-21 14:44   sariak-autortzak

Bolada batean Frantzian erbesteratuta egon ondoren, Arana Martijak Humanidade eta Musika ikasketak egin zituan Gasteizko Seminarioan Zuzenbide eta Ekonomia Zientzietako lizentziaturea lortu baino lehenago. 1950eko hamarkadatik zenbait enpresatan egindako lanagaz batera garatu ditu musika, euskera, historia, folklore eta dokumentazino ikerketak.

Alkartasuna Fundazinoak Basterretxea, Goñi, Robles eta Iturrioz sarituko ditu euskal kulturea aberasteagaitik

Bizkaie! 2010-12-17 10:44   sariak-autortzak

Nestor Basterretxea eskultoreak, Libe Goñi andereñoak, Ugutz Robles diziplina anitzeko artisteak eta Andoni Iturrioz kultura-sustatzaileak jasoko ditue 2010ean Alkartasuna Fundazinoak urtero emoten dituan Ohorezko Lauburuak ‘euskal kulturea eta euskerea sustatzeagatik eta defendiduteagaitik'.

UPV/EHUk Mikel Laboari omenaldia lehiaketearen lehen edizinoko sariak banatu ditu

Bizkaie! 2010-12-02 10:11   sariak-autortzak

Lehen edizino honetan, 76 lan aurkeztu dira hiru modalidadetan banatuta: 48 irudia modalidadean (34 arte plastikoetan eta 14 ikus-entzunezkoetan), 18 musikan eta 10 idazketan.

III. ‘Gazte Role Model Saria’ Miguel Zugazarentzat eta Jacinto Batizentzat

Bizkaie! 2010-11-17 11:22   sariak-autortzak

Begoñazpi Ikastolako zuzendari dan Nerea Begoñaren eretxiz, Ikasleei heziketa kritikoa izaten irakatsi behar deutsegu, eguneroko lanaz gan, ekintza eta jarreren garrantzia azpimarratuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joan Mari Torrealdaik jasoko dau 2010eko Lauaxeta Saria

Bizkaie! 2010-11-17 09:49   sariak-autortzak

Sariaren bidez, jentaurrean aintzat hartu nahi dira euskerea eta euskal kulturea sustatu, zabaldu eta normalizetako lanetan egindako ahaleginakaitik nabarmendu diran persona, talde eta erakundeak. Esteban Urkiaga 'Lauaxeta' idazle euskaldunaren izena daroa sariak, eta holan idazle horren figura unibersala aldarrikatzen da.

Antonio Altarriba katedradunak 2010eko Komiki Sari Nazionala irabazi dau

Bizkaie! 2010-11-16 01:00   sariak-autortzak

UPV/EHUko Literatura Frantseseko katedradun Antonio Altarribak (Zaragoza, 1952), Kim ilustratzaileagaz batera, 2010eko Komiki Sari Nazionala jaso dau, El arte de volar lanagaitik. Altarriba, UPV/EHUren Gasteizko Letren Fakultadean irakasle eta ikertzaile izateaz gan, idazlea eta gidoigilea be bada.

Patxi Zubizarretak irabazi dau Euskadi Literatura Saria euskerazko haur eta gazte literaturako kategorian

Bizkaie! 2010-10-27 10:52   sariak-autortzak

Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak irabazi dau Euskadi Literatura Saria euskerazko haur eta gazte literaturako kategorian, Xia Tenzinen bidaia miresgarria eleberriari esker.

Fermin Etxegoienek irabazi dau Euskadi Saria 'Autokarabana' nobeleagaz

Bizkaie! 2010-10-25 15:11   sariak-autortzak

Epaimahaiak nabarmendu dau 'euskaldunen kronika zehatza eta euskal munduaren kritika ironikoa' egin dituala Etxegoienek lan horretan. Kooperatiba batean lan egiten dauen 40 urteko gizonezko baten gorabeherak jasoten ditu liburuak.

'Lan Onari' goraipanema banatuko dau gaur Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2010-10-25 12:34   sariak-autortzak

Eusko Jaurlaritzearen Kontseiluak 'Lan Onari' goraipamena emongo deutse Manu Leguineche kazetariari, Imanol Arias aktoreari, Mª Luisa Laka euskaltzaleari, Javier Ormazabal Ocerín Ormazabal taldearen sortzaileari eta Xabi Alonso futbolariari.

Eduardo Mendoza Bartzelonako idazleak jaso dau Planeta Saria

Bizkaie! 2010-10-18 12:24   sariak-autortzak

Ricardo Medina ezizena dauen idazleak 601.000 euro jasoko ditu, Riña de gatos nobeleagaitik. Epaimahaiak 1936ko udaberrian gazte ingeles batek Espainiara egindako bidaia kontetan dauen nobelea saritzea erabagi dau

Anjel Lertxundi idazleari emon deutse 2010eko Saiakeraren Sari Nazionala

Bizkaie! 2010-10-15 11:44   sariak-autortzak

Eskarmentuaren paperak obreari esker

1994an Narratiba sailean izan zan finalista Espainiako Literatura Sarian, Otto Pette nobeleari esker. Ángeles González-Sinderen deia jaso dauenean, 'sorpresa itzela' hartu dauela autortu dau.

Joxean Agirrek irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea

Bizkaie! 2010-09-29 17:32   sariak-autortzak

'Zwei frauen' dau behin-behineko izenburu Joxean Agirreren proiektuak. Bertan, literatura bera eta bikote-bizitza hartuko ditu gai nagusitzat, eta lau parte izango ditu lanak, lau 'imitazino' egileak dinoan legez, bakotxean idazle baten eragina edo itzala atzemongo baita.