Cesar Ibañezek eta Jabi Santa Cruzek irabazi ditue IV. Blas de Otero sariak
2012-01-23 17:48 sariak-autortzakBilboko Udalak Poesiako Blas de Otero Sarien laugarren edizinoko irabazleak emon ditu ezagutzera. Gaztelaniaz, Zaragozako Cesar Ibañez filologo eta idazleak idatzitako La ruta de la sed lana saritu dabe eta euskeraz, barriz, Jabi Santa Cruz bizkaitarra izan da irabazlea Baso ilun itoan lanagaitik.
Idoia Etxeberria oñatiarrak irabazi dau XXX. Lizardi Saria
2012-01-23 17:16 sariak-autortzakIdoia Etxeberria Elorza oñatiarrak irabazi dau Lizardi Sariaren XXX. edizinoa, Ez dago argi lanagaz. Zarautzeko Udaleko Euskera zerbitzuak antolatu dau sariketea. Hamalau lan aurkeztu dira 2011ko lehiaketara, eta Etxeberriarena aukeratu dau Jesus Mª Olaizola Txilikuk, Miren Agur Meabek, Iñaki Frierak eta Arrate Egañak osotutako epaimahaiak.
Xabier Gantzarainek irabazi dau Tene Mujika bekea
2012-01-05 14:00 sariak-autortzakXabier Gantzarain idazle eta arte-kritiko azkoitiarrak irabazi dau aurtengo Tene bekea, Euskal Herriko arte garaikidea eta historia lotzen dituan azterlana egiteko, holan erabagi dauelako sariketako epaimahaiak (Lorea Agirre, Alberto Barandiaran eta Elixabete Garmendiak osotutakoak).
Jesus Egiguren durangarrak irabazi dau Musikagileak lehiaketea
2011-12-27 16:37 sariak-autortzakJesus Egiguren durangarrak irabazi dau Musikagileak alkarteak antolatutako Musika Bandentzako Konposizinoen Lehiaketea. Musikagileak Euskal Konposizinoaren Sustapenerako Kultura Erakundeak lehenengo aldiz emon dau saria. Gabriel Erkorekak, Aitor Mitxelenak eta Joseba Torrek osotu dabe epaimahaia. Lehiaketearen helburu nagusia musika bandentzako errepertorio barria sortzea da.
Manuel Lekuona saria 2011, Jose Luis Ansorena musikagilearentzat
2011-12-26 12:49 sariak-autortzakEusko Ikaskuntzak Jose Luis Ansorena Miranda musikologo, musikagilea eta zuzendariari emon deutso 2011ko Manuel Lekuona saria. Euskal musika-ondarea babesteko eta zabaltzeko egindako lana saritu gura izan dabe.
Jose Lizaso artista bizkaitarrak Florentziako Biurtekoko Urrezko Dominea irabazi dau
2011-12-22 17:34 sariak-autortzakJesus Lizasok eskultura arloko Urrezko Dominea irabazi dau Florentziako Biurtekoan. Ortotropías izeneko obrea eroan eban Florentziara. Biurtekoan 70 herrialde baino gehiagotako 700 artistek aurkeztu ditue euren lanak.
Donostiako Nazinoarteko Bake Konferentzia, Eunate Agirre eta CAF dagoz 2011ko Sabino Arana sarituen artean
2011-12-20 14:51 sariak-autortzakDonostiako Nazioarteko Bake Konferentziak, Deustuko Unibertsitateak, Bilboko Merkataritza Ganberak, Eunate Agirre bodyboardlariak, Maite Lafourcade irakasleak eta CAF euskal enpresak jasoko dabe 2011ko Sabino Arana Saria.
Nerea Mujikak emozino handiz jaso dau Lauaxeta Saria 2011
2011-12-01 14:39 sariak-autortzakGarai gogorrak dira gaur egungoak, halan be haize freskoa sasoia da guretzat. Eta hasierakoen izaerea galdu barik, erronka barriei bildur barik eta ausart ekiteko asmoz gagoz, esanez, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskerrak emonez jaso dau Nerea Mujika Gerediaga alkarteko buruak Lauaxeta Saria. Ekitaldia Foru Jauregian izan da.
David Tijerok irabazi dau ‘Oihenart’ Aforismoen I. Lehiaketea
2011-11-28 17:30 sariak-autortzakEuskal Herriko Unibersidadeko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak eta Donostiako Euskerearen Udal Patronatuak alkarlanean antolatu daben Oihenart Aforismoen I. Lehiaketea David Tijero Osoriok irabazi dau, bigarren saria Antton Erkizia Almandozentzat izan da eta Iñaki Etxeberriren, Juan Ramón Alberdiren eta Carmen Valoisen lanak aitamen bereziak izan ditue.
Bermeo, Urrezko Bikain ziurtagiria jaso dauen Bizkaiko lehenengo udalerria
2011-11-28 14:49 sariak-autortzakBermeoko Udalak Urrezko Bikain ziurtagiria lortu barri dau dau, euskeraz jardutearen balioa autortzen dauen agiria, hain zuzen be. Bermeo da ziurtagiria lortu dauen Bizkaiko lehenengo udalerria. Urrezko Bikain Udalaren zerbitzu gehienetan egindako ebaluazinoaren ondorioa da. Zemendiaren 30ean, 19:00etan, jasoko dabe agiria, Blanca Urgell Kultura sailburuaren eskutik. Ekitaldia Guggenheim museoan izango da.
Argitaratze-lan Onenari Saria irabazi dau Artezblai Argitaletxeak
2011-11-28 13:49 sariak-autortzakAntzerki Idazleen Elkarteak (AAT) urtero emoten dauen Argitaratze-lan Onenari Saria, Artezblai Argitaletxeari emongo deutso abenduaren 15ean Salamancako XII. Antzerki Liburu Azokan.
Bittor Egurrolak jasoko dau Argia Ereiten Euskera Saria
2011-11-24 17:47 sariak-autortzakEgurrolak mezu bat zabaldu dau: zeozelako autokritikea egin behar dogu, euskaltzaleok gure egoerearen errua askotan kanpora botaten dogulako eta hori baino, gure esku dagoana, gauza sinpleak egiteko esfortzuak be egin beharko geunkezalako, hau da, telefonoan beti euskeraz erantzun, toki publikoetan lehenengo berbea euskeraz egin, euskeraz dagozan produktuak konsumidu… Ahalegina egin behar da beti!.
Sarrionaindiak Euskadi Literatura sariko dirua jasoko dau
2011-11-23 14:08 sariak-autortzakJoseba Sarrionandiaren kontrako ezelako auzirik ez dagoala adierazoten dauen dokumentu ofiziala jaso eban atzo Gasteizko gobernuak. Auzitegi Nazionalak baieztatu dauenez, ez dago idazlearen kontrako kausarik zabalik, eta, beraz, Euskadi Literatura sariko dirua emon egingo deutsie Sarrionandiari.
Aurtengo Lauaxeta Saria, Durangoko Gerediaga alkartearentzat
2011-11-17 16:57 sariak-autortzak
Lauaxeta Saria Gerediaga alkarteak jasoko dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Ekitaldia abenduaren 1ean izango da, 11:00etan, Foru Jauregian, eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak emongo deutso saria Durangoko alkarteari.
Etorkizun handiko gazte batek eta bi idazle ospetsuk irabazi dabe 2011ko Zientzia-Fikzinozko Alberto Magno lehiaketea
2011-11-16 10:06 sariak-autortzakEpaimahaiaren gehiengoak erabagita, lehenengo saria etorkizun handiko idazle Sara Sacristani emon jako, El jardín de infancia lanagaz, generoan ospe handia daben beste idazle batzuei irabazita.
Mariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria
2011-11-09 17:34 sariak-autortzakMariasun Landa idazleak jasoko dau 2011ko Dabilen Elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren barruan. Hitzordua zemendiaren 10ean izango da, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko dau ekitaldia, eta Joxan Goikoetxeak jantziko dau musikaz.
Aiora Jakak eta Itziar Diez de Ultzurrunek irabazi ditue 2011ko Vitoria-Gasteiz Sariak
2011-10-26 17:22 sariak-autortzakHaur eta gazte literaturearen arloan euskerara egindako itzulpen lanik onenak saritzeko sortu zituan Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Sariak.
Ur Apalategik jasoko dau euskerazko narratiba arloko Euskadi Literatura Saria
2011-10-20 17:21 sariak-autortzakUr Apalategik jasoko dau Euskadi Literatura Saria euskerazko narratiba alorrean, Fikzioaren izterrak ipuin-bildumeagaitik. Haur eta Gazte Literatura alrloan, barriz, Miren Agur Meabek hartuko dau saria Errepidea lanagaitik. Bestalde, Jon Bilbao, Bajo el influjo del cometa lanagaitik saritu dabe gaztelaniazko narratiba arloan.
Josefina Triguero Espainiako lehenengo emakumezko epaileak jasoko dau Manuel de Irujo 2011 saria
2011-10-20 14:23 sariak-autortzakOrain dala 33 urte Espainiako lehenengo emakumezko epaile izan zan Josefina Triguerok (Madril, 1946) jasoko dau gaur, urriak 20, Bilboko Zabalguneko eraikinean, Justizia arloko Manuel de Irujo 2011 saria. Haren jurisdikzino-jardunbidea guztiz bat datorrelako epaileek izan beharreko lanbide-doeakaz eta Espainian karrera judiziala egiten lehenengo emakumea izatea bere garaian ohiz kanpokoa izan zalako.
EHUk Marilyn Strathern, antropologia feministearen aditu nagusietako bat, honoris causa doktore izentauko dau
2011-10-19 18:33 sariak-autortzakMarilyn Strathern Gizarte- eta kultura-antropologiako aditu ezagunenetakoa da mundu osoan eta antropologia feministan aditu nagusietako bat da. Teresa del Valle UPV-EHUko Giza Antropologiako katedraduna emeritua doktoregaiaren amabitxia izango da.
Zure oharrari kasu eginaz moldatu dogu testua. Eskerrik asko, Adolfo
»» 2015eko R. M. Azkue Literatura ...