Kirmen Uribe eta Maria Bayo 2009ko Kultura Sari Nazionalen jaube

Bizkaie! 2010-07-21 10:56   sariak-autortzak

Saria jaso dabenen artean dagoz Kirmen Uribe bizkaitarra (2009ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala), eta Maria Bayo nafarra (Musika arloan saritua). Joan Manuel Serrat, Manuel Pertegaz eta Rafael Sanchez Ferlosio izan dira saritutako beste izen ezagun batzuk.

Saria jaso dabenen artean dagoz Kirmen Uribe bizkaitarra (2009ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala), eta Maria Bayo nafarra (musika arloan saritua). Joan Manuel Serrat, Manuel Pertegaz eta Rafael Sanchez Ferlosio izan dira saritutako beste izen ezagun batzuk.

Danetara, 28 sari banatu ditue. Besteak beste ondokoak izan dira modalidadeak eta sarituak: Espainiako Letrak (Rafael Sanchez Ferlosio), Narratibea (Kirmen Uribe), Musikea (Maria Bayo), Poesia (Juan Carlos Mestre), Saiakerea (Reyes Mate), Literatura dramatikoa (Paco Bezerra), Ilustrazinoa (Miguel Calatayud), Haur eta gazte literaturea (Alfredo Gomez Cerdá), Espainiako historia (José Antonio Escudero, Komikia (Felipe Hernández eta Bartolomé Seguí), Itzulpenik onena (José Luis Moralejo), Itzultzaile lana (Roser Berdagué), Irakurketa sustatzeko lana (Cuadernos del Sur eta Cosmopoética, Kultur argitaratze lanik onena (Marcial Pons Ediciones eta Gadir Editorial), Kultur Kazetaritzea (Jacinto Antón), Arte Plastikoak (Hildako Nacho Criado -bere semeak jaso eban saria-), Argakilaritzea (Gervasio Sánchez), Modea (Manuel Pertegaz, Kultur Ondasunen Barriztapena (Andaluziako Juntako Kultura Sailburuorde Dolores Carmen Fernández), Gizadiaren ondare diran uriak (Gabriel Ruiz eta Gabriel Rebollo arkitektoak eta Alcalá de Henareseko Udala).

2009ko Kultura Sari Nazionalen banaketea egin da bart Bilboko Euskalduna Jauregian. Bizkaiko uriburuak lehenengoz hartu dau Kultura Ministerioak urtero emoten dituan sari honeen banaketa ekitaldia, eta Asturiaseko Printze-printzesa izan dira bertan buru. Asturiaseko Printze-printzeseari Patxi Lopez lehendakariak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Arantza Quiroga Eusko legebiltzarreko presidenteak, Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn dauen ordezkariak egin deutsee harrerea.

Erantzunak

Mikel 2010-07-21 11:18 Erantzuna | #1

Zorionak Kirmen Uriberi bereziki! Berriki New Yorkera egindako bidaian haren liburua eraman nuen hegazkinan irakurtzeko, eta erdia irakurrita nuela ahaztuta utzi nuen burukoaren azpian egon ginen hostelean! Ea hango norbaitek irakurtzen duen!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu