Julian Barnes idazleak jaso dau V. Bilboko Barrea-BBk Saria

Bizkaie! 2014-10-13 13:02   sariak-autortzak

Tom Sharpek, Francisco Ibañezek, Ismail Kadarek eta Robert Crumbek jaso eben saria aurreko edizinoetan, eta 2014ko honetan Julian Barnes idazle britainiarrak eskuratu dau Bilboko Barrea-BBk Saria. Bilboko Barrea jaialdia urriaren 2tik 12ra bitartean egin da Bilbon.

Bernardo Atxagak jaso dau Euskadi Literatura Saria

Bizkaie! 2014-10-08 12:44   sariak-autortzak

Euskadi Literatura Saria Bernardo Atxagarentzat izan da Nevadako egunak liburuagatik. Iñigo Roque itzultzaileak jaso du itzulpen lanik onenarena eta Idoia Estornes idazleak gaztelaniazko literatur libururik onenarena. 18.000 euro jasoko ditu saritu bakotxak, eta 4.000 euroko laguntzinoa be jasoko dabe literatura sarituek liburua beste hizkuntza batera itzultzen bada.

Norman Fosterrek I. Bilbao Bizkaia Architecture saria jasoko dau irailaren 26an

Bizkaie! 2014-08-05 14:05   sariak-autortzak

Arkitekturea eta uri birsorkuntzaren bitartez, Bizkaiko gizartea garatzen lagundu dabenen lana nabarmentzea da Euskal Herriko Arkitektoen Alkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzeak sortutako BIA-Bilbao Bizkaia Architecture sariaren helburu nagusia. Lehenengo edizino honetan Norman Foster arkitekto ingelesa sarituko dabe.

Xabi Aburruzagak Ortigeirako jaialdiko Runas lehiaketea irabazi dau

Bizkaie! 2014-07-21 15:17   sariak-autortzak

Musikari portugaletetarrak zuzentzen dauen taldeak Ortigeirako folk musika jaialdiko Runas sariari esker 5.000 euro jasoko ditu eta datorren urteko jaialdian parte hartzeko aukerea izango dau. Igaz, zemendian, Geure bere hirugarren diskoa kaleratu eban Xabi Aburruzagak.

Ohorezko euskaltzain barriek diplomea jaso dabe

Bizkaie! 2014-07-21 14:12   sariak-autortzak

Maiatzean izentau zituen ohorezko euskaltzainei diplomak eta Euskaltzaindiaren ikurra emon eutsiezan barikuan Akademiak. Hamabi euskaltzain barri dira: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu.

Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak Imanol Berriatua omenduko dabe zapatuan

Bizkaie! 2014-07-16 10:49   sariak-autortzak

Aurten beteko dira 100 urte Imanol Berriatua jaio zala, hori dala eta, garagarrilaren 19an, bere omenezko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Elantxobeko Udalak. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Elantxobeko Gorgonio Renteria Kultur Etxean.

Maite Mutuberriak irabazi dau Peru Abarka saria

Bizkaie! 2014-07-14 13:03   sariak-autortzak

Maite Mutuberria (Eltzaburu 1985) ilustratzaile nafarrak irabazi dau Peru Abarka 2014 saria. Castillo Suarez idazleak irabazi eban Peru Abarka ipuin lehiaketea Zerua berun ipuinagaz eta hori ilustratzea izan da irudigileen lana.

Leire Salaberriak irabazi dau Etxepare Saria

Bizkaie! 2014-07-01 11:41   sariak-autortzak

Leire Salaberriaren Hiltzaileak album ilustratuak irabazi dau 2014ko Etxepare Saria. Aurtengo sariketara aurkeztu diran 25 lanen artean andoaindarraren albuma aukeratu dau Yolanda Arrietak, Patxi Zubizarretak eta Mikel Valverdek osotutako epaimahaiak.

Jean-Baptiste Orpustanek eta Mariasun Landak jasoko dabe aurtengo Eusko Ikaskuntza saria

Bizkaie! 2014-06-17 18:45   sariak-autortzak

Sari horren helburua kulturearen mesedean jardunean dagozan ikertzaile, zientifiko eta Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzietan aditu onenei bikaintasuna autortzea da. Esan bezela, Orpustanek eta Landak ex aequeo jasoko dabe. Holan jakinarazo dabe gaur, bagilak 17, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Pello Ugalde Laboral Kutxako lurralde zuzendariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oreka TX taldearen 'Silex' Euskerazko Album Onena, Musika Independentearen Sarietan

Bizkaie! 2014-06-12 12:16   sariak-autortzak

Atzo egin zan Madrilen, 2014ko Musika Independentearen sari-banaketea. Oreka TX izan zen irabazlea Euskerazko Album Onenaren Etxepare Sarian, Silex disko barria dala eta. Igaz Betagarri taldeak jaso eban Etxepareren babesagaz emoten dan hau sari hau.

Bilboko Liburu Azokearen Zilarrezko Luma jasoko dau Anna Gavalda idazle frantziarrak

Bizkaie! 2014-06-06 11:14   sariak-autortzak

Saria jaso ondoren, Gavaldak bere azken lana aurkeztuko dau, Billie. Ekitaldiari amaierea emoteko, barriketalditxu bat egingo da (frantsesez, gaztelaniara itzulita) Idoia Jauregi kazetariagaz. Hitzordua 19:30ean izango da Bidebarrietan, eta edozein sartu ahal izango da aforoa bete arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Miren Agur Meabe idazleak Zazpi Kale saria jaso dau Bilboko Liburu Azokan

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-06-05 15:52   sariak-autortzak

Idazle lekeitiarraren Kristalezko begi bat (Susa) izan zan igazko Liburu Azokako euskerazko libururik salduena, eta jagokon saria jaso dau Bilboko Arenalean, Zazpi Kale saria. Ostean, Blas de Otero VI. Lehiaketearen irabazle Unai Baztarrikak Ezinbestean (Erein) poesia liburua aurkeztu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gernika BHIko 3 ikasle saritu ditue 'Urruzuno Gehituz 2013-2014' lehiaketan

Bizkaie! 2014-06-03 11:25   sariak-autortzak

A kategorian (Gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak), prosan, hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: hirurak gernikarrak, Nerea Arejita Abaitua, Ane Lezama Escribano eta Pablo Calleja Felipe (Pablo Callejak bigarren aldiz hartzen dau sari hau).

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Urrezko Luma Saria jaso dau Galtzagorrik

Bizkaie! 2014-06-02 17:17   sariak-autortzak

Euskerazko ume eta gazte literaturearen sustapenean egindako lana autortuz, Bilboko 44. Liburu Azokan jaso dau Urrezko Luma saria Galtzagorri alkarteko presidente barriak, Iñaki Markotegik, Ana de Castro Bizkaiko Aldundiko Euskera Zuzendari Nagusiaren eskutik.

Diziplina anitzeko 4 proiektuk 3.000 euroko bekak lortu ditue BilbaoEszenaren VI. Artistak Egoitzan programan

Bizkaie! 2014-05-30 16:07   sariak-autortzak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez sustatzen dauen Artistak Egoitzan programearen VI. edizinoak irabazleak ditu dagoeneko 2014ko deialdiari jagokonez. Lau proiektu irabazleek arte eszenikoen arloko diziplina-aniztasuna eta barrikuntzea ditue ezaugarri.

Euskaltzaindiak ohorezko 12 euskaltzain barri izentau ditu

Bizkaie! 2014-05-30 15:52   sariak-autortzak

Donostian egindako osoko bilkuran aukeratu ditu Akademiak ohorezko euskaltzain barriak. Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu dira izendapena jaso dabenak.

Etorkizun handiko gazteentzako 'Aixegaztea' kategoria barrian Carlos Goikoetxea pianistea nabarmendu dabe

Bizkaie! 2014-05-28 15:21   sariak-autortzak

Aurrekoetan lez, laugarren edizino honetan be, Getxoko kultura munduaren hainbat arlotan, udalerrian sortutako zenbait eragilek eta ekimenek egindako lana, konpromisoa eta zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoa izan da

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Tanttaka Teatroak irabazi dau enpresa edo produkzino pribatu onenari Max Saria

Bizkaie! 2014-05-27 14:29   sariak-autortzak

Katalunyako beste bi produkzinogaz lehian zan baina, azkenean, enpresa edo produkzino pribatu onenari Max Saria Tanttaka Teatroak irabazi dau bart madrileko Circo Price antzokian egindako galan. Euskal taldea Soinujolearen semea eta Komunikazioa - Inkomunikazioa lanakaitik saritua izan da SGAE Fundazinoak antolatzen dituan 2014 Max Sarien batzordeak aditzera emon dauenez.

Patxi Zubizarreta Mikel Zarate sariaren irabazle

Bizkaie! 2014-05-26 15:08   sariak-autortzak

Patxi Zubizarretak idatzitako Mundua baloi batean kontakizunak irabazi dau 2014ko Mikel Zarate ume literatura saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkarrek.

Benito Lertxundi kantariarentzat Gipuzkoako Urrezko Dominea

Bizkaie! 2014-05-21 14:02   sariak-autortzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak kantari eta konpositore oriotarraren ibilbide artistiko luze eta emonkorra nabarmendu dau Urrezko Dominea emoteko. Urrezko Plaka bi be emon ditu, bata frankismoaren sasoiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren errepresinoa jasan eben emakumei, eta bestea, Beroa Gipuzkoako harrera familien alkarteari. Sari-emote ekitaldia bagilaren 12an egingo dabe.