Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariak 2007 banatu ditue
2007-12-17 16:50 sariak-autortzakTxomin Agirre eleberri- edo nobela-saria emon barik geratu da. Toribio Altzaga antzerki-saria Pablo Barriok eskuratu dau 'Kontrako bidean' izeneko lanagaz. Felipe Arrese Beitia olerki-saria Karmele Igartuaren 'Hitzak orbainetan' lanarentzat izan da. Azkenik, Mikel Zarate saio-saria Julen Arriolabengoaren 'Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan' lanak irabazi dau.
Jean-Louis Davant Iratzabalek jasoko dau ‘Agusti Xaho Saria 2007’
2007-12-10 10:45 sariak-autortzakIdazle, euskaltzain oso eta euskera urgazle honek, datorren abenduaren 15ean jasoko dau saria, Atharratzen, Zuberoan egin behar dan sari banaketan.
Euskadi Literatur Sariak’07 banatu ditue bart Gasteizen
2007-12-05 10:36 sariak-autortzakMiren Agur Meabek, Juan Basek eta Fernando Reyk Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso eben bart Mari Puri Herreroren ‘Idazle zuhaitza’ eskulturea
Miren Agur Meabek 'Lauaxeta 2007' saria jaso dau
2007-12-03 14:53 sariak-autortzakSaria emoteko ekitaldiak bat egin dau Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz eta, horren harira, ekitaldi soziala egin da Foru Jauregian. Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusiaren eta Belen Greaves Kultura diputaduaren eskutik jaso dau Meabek.
Juan Gelman poeta argentinarrak irabazi dau 2007ko Cervantes Saria
2007-11-30 11:13 sariak-autortzakSaria, 90.450 euro, gaztelerazko literaturan emoten dan garrantzitsuenetakoa da eta hispaniar literaturearen ondarea aberasteko idazle batek egindako lana aintzat hartzen dau.
Gregorio Monrealek gaur jasoko dau Eusko Ikaskuntzearen Humanidade Saria
2007-11-20 11:28 sariak-autortzakEusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren XIII. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia saria emateko ekitaldia Donostiako Foru Jauregian izango da gaur, 18:30ean hasita.
Monrealek arlo juridikoan, historikoan, kulturalean eta akademikoan egindako lana aintzat hartu dabe epaimahaiko kideek.
Gipuzkoara joan dira Ondarroako Bolo-Bolok antolatutako 9. Testamentu Gutunen Lehiaketako sariak
2007-11-06 17:52 sariak-autortzakBolo-Bolo aldizkaria 1997an sortu zan eta urtebete geroago kaleratu eben lehenengo zenbakia. Herriko kontu eta barriak jasoten dituan aldizkaria hiruhilebetekaria da eta 60 bat orrialde izaten ditu. Euro bi eta erdian egoten da salgai herriko liburutegi eta prentsa salmenta puntuetan.
Xabier Montoia eta Fernando Rey irabazle Euskadi Literatur Sarietan
2007-11-06 17:52 sariak-autortzakXabier Montoiak irabazi dau euskerazko literaturearen Euskadi Literatur Saria, 'Euskal hirian sutan' obreagaz, eta Fernando Rey izan da irabazlea literatur itzulpengintzaren modalidadean, Antonio Tabucchiren 'Pereirak dioenez' lanagaz.
Miren Agur Meaberentzat Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria
2007-10-29 16:57 sariak-autortzakMiren Agur Meabe lekeitiarrak irabazi dau Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Urtebete Itsasargian liburuagaz. Eleberriak Espainiako Gerra Zibila eta 13 urteko ume batek sasoi haretan Garraitzetan (Lekeitio) bizitakoak ditu ardatz.
Sabin Salaberri Urcelay musikari arabarrari emon deutsie Manuel Lekuona 2007 Saria
2007-10-26 15:53 sariak-autortzakUrtero banatzen dau saria Eusko Ikaskuntzeak euskal kulturearen arloko personen artean, euren obra guztiaren onarpen legez.
Juan Jose Millasek irabazi dau Planeta Saria, 'El Mundo' nobeleagaz
2007-10-16 12:15 sariak-autortzakJuan Jose Millas idazle eta kazetari valentziarrak irabazi dau Planeta Sariaren 56. edizinoa ‘El Mundo’ izeneko nobela historikoagaz. Lehiaketara ‘A ciegas’ izenburupean, Tiresias izengoitiagaz aurkeztu eban bere lana. Sariagaz ospea eta 601.000 euro irabazi ditu Millasek.
Doris Lessingentzat 2007ko Literaturearen Nobel Saria
2007-10-15 12:50 sariak-autortzak1962an argitaratutako ‘The Golden Notebook’ da bere lanik ezagunena; Frantziako Medicis saria emon eutsen eleberri horrengaitik eta emakumearen askatasunaren burrukearen ikono bihurtu eban Lessing 60. eta 70. hamarkadetan.
Bettina Kreutz, Bidaiarien Txokoa II. Postal Lehiaketearen irabazlea
2007-09-26 18:56 sariak-autortzakBettina Kreutz gorliztarraren lana Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketa honetara aurkeztu diran 51 postalen artean aukeratu da.
Guggenheim Bilbao Museoa: 2007ko Euskaldun Unibersala
2007-09-19 19:00 sariak-autortzakIñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako idazkari nagusiak jakinarazo dau aurtengo saridunaren izena Gazteizen emondako prentsaurrekoan. Saria emoteko ekitaldia urriaren 17an egingo da, Lehendakaritzan, Gasteizen.
Katixa Agirre eta Irati Jimenez Igartza Sarietan irabazle
2007-09-10 02:00 sariak-autortzakIgartza Sarien X. edizinoan Katixa Agirre gazteiztarrak irabazi dau lehen saria. Edozelan be, aurtengo lanen maila eta kalidadea ikusirik, Igor Estankonak, Xabier Etxeberriak eta Karmele Jaiok osotutako epaimahaiaren erabagiz, Irati Jimenez bizkaitarrak akzesita jaso dau
Garikoitz Arregi berriztarra txapeldun graffiti lehiaketan
2007-07-16 02:00 sariak-autortzakGernika-Lumoko kaleak kolorez jantzi dira asteburuan Topaguneak antolatutako Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen laugarren edizinoaren finalaren eskutik. ‘Kolorez busti’ izeneko lana izan da irabazlea, Garikoitz Arregi berriztarrak egindako irudia. Aurreko edizinoaren irabazleak aurten be lehenengo saria eskuratu dau, 1.500 euroko saria.
Euskal Kazetarien 2007ko saria jasoko dau Manu Leguinechek
2007-06-15 02:00 sariak-autortzakEuskal Kazetarien Alkarteak (EKE) emongo deutso saria, bizitza osoan zehar eginiko lan-profesional bikaina aintzat hartuta.
Bi euskal lanek irabazi dabe ACT Eszena Sortzaile Barrien Nazinoarteko Jaialdia
2007-06-11 02:00 sariak-autortzakDanetara, 21 izan dira lehiaketan parte hartu daben lanak, ‘eta bost kontinentetako eszenazaleek barriro be antzerkia eta dantzak bizirik dirautela baieztatu deuskue, gazteak gogor datozela lanotan arriskatuz eta lengoaia barriak bilatzeko ikertzen dabela publikoa hunkitzea lortuz hizkuntzearen arazoa baztertuz’, azaldu dabe.
Pedro Iturraldek 2007ko Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso dau
2007-06-07 02:00 sariak-autortzakEkitaldia Leireko monasterioan izan da. Vianako Printzea saria 1990. urtetik emoten dau Nafarroako Gobernuak eta aurtengo edizinoan 31.000 euro jaso ditu Faltzeseko musikariak.
Pilar Belzuncek Kulturearen 2007ko Montblanc Saria jasoko dau Hernanin
2007-05-08 02:00 sariak-autortzakPilar Belzuncek Kulturaren 2007ko Montblanc Saria jasoko dau gaur, maiatzak 9, Hernaniko Chillida-Leku Museoan. Eduardo Chillida zenaren alarguna saritzeko ekitaldiaren buru Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da.
Zure oharrari kasu eginaz moldatu dogu testua. Eskerrik asko, Adolfo
»» 2015eko R. M. Azkue Literatura ...