Guggenheim Bilbao Museoa: 2007ko Euskaldun Unibersala
2007-09-19 19:00 sariak-autortzakIñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako idazkari nagusiak jakinarazo dau aurtengo saridunaren izena Gazteizen emondako prentsaurrekoan. Saria emoteko ekitaldia urriaren 17an egingo da, Lehendakaritzan, Gasteizen.
‘Euskadi munduko mapan kokatu dauelako eta irudi positiboa zabaltzen lagundu dauelako’
, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritzeak eta Euskadiko Kutxak Guggenheim Bilbao Museoari emongo deutsie 2007ko Euskaldun Unibersala saria. Saria emoteko ekitaldia urriaren 17an egingo da, Lehendakaritzan, Gasteizen.
Iñaki Agirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako idazkari nagusiak jakinarazo dau aurtengo saridunaren izena Gazteizen emondako prentsaurrekoan. Aurreko edizinoetan, Eduardo Chillida eta Jorge Oteiza eskultoreak, Ainhoa Arteta sopranoa, Juanito Oiarzabal mendizalea edota Auñamendi argitaletxea (igaz) izan dira saridunak, besteak beste.
‘Persona eta kolektibo askok helarazo ditue euren lan artistiko, intelektual, diplomatiko, politiko eta kulturalak Euskadiren irudi positiboa arlo desbardinetara’, azpimarratu dau.
Aurten hamar urte egin dituan Guggenheim Bilbao Museoak ‘ekarpen kultural garrantzitsua’ egin dauela adierazo dabe epaimahaiko kideek, ‘Euskadi munduan erakusteko elementu nagusienetakoa’ izan dalako.
Ganera, museoaren erakusketen ‘kalidade artistiko handia’ nabarmendu dau, eta 'Guggenheim efektua' dalakoak Bilbon izan dauen eragina azpimarratu, ‘ez bakarrik uriaren itxureari jagokonez, baizik eta baita beste uri askorentzat eredu izan dan birsorkuntza ekonomikoaren motor legez be’.
Azken hamar urteotan museoak hamar miloe bisitari baino gehiago izan ditu, ‘asko Euskaditik kanpokoak, museoaren erakargarritasunagaz Euskadi hobeto ezagutzeko aprobetxau dabenak’. Ganera, ‘munduko arkitektura garaikidearen eraikin erreferenteetako bat’ dala gogoratu dau. ‘Guggenheim Bilbao Museoak munduko mapan kokatu dau Euskadi eta irudi positiboa zabaltzen lan garrantzitsua egin dau’, berretsi dau.
Bestalde, Iñaki Agirrek gogoratu dau orain dala 11 urtetik Eusko Jaurlaritzako Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak urtero deitzen dabela Euskaldun Unibertsala saria, ‘Euskadiren irudi ona kanpora zabaltzeari jagokonez nabarmendu diran persona, alkarte, talde edo erakundeak saritzeko asmoz’.
Epaimahaiako kideen artean Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoak, komunikabideetako zuzendariak eta instituzino akademiko eta kulturaletako ordezkariak dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!