Gregorio Monrealek gaur jasoko dau Eusko Ikaskuntzearen Humanidade Saria
2007-11-20 11:28 sariak-autortzakEusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren XIII. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia saria emateko ekitaldia Donostiako Foru Jauregian izango da gaur, 18:30ean hasita.
Monrealek arlo juridikoan, historikoan, kulturalean eta akademikoan egindako lana aintzat hartu dabe epaimahaiko kideek.
Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren XIII. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia saria emateko ekitaldia Donostiako Foru Jauregian izango da gaur, 18:30ean hasita. Jakina denez, Gregorio Monreal izan da aurtengo sariduna.
Monrealek arlo juridikoan, historikoan, kulturalean eta akademikoan egindako lana aintzat hartu dabe epaimahaiko kideek. Eusko Ikaskuntzak lan egiten dauen eremuko zazpi unibersidadeetako errektoreek osotu dabe epaimahaia, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria eta Euskadiko Kutxako zuzendariagaz batera.
Gregorio Monreal Zia Etaion jaio zan, Nafarroan, 1942an. Zuzenbidea ikasi eban Madrilen eta ikerlan ugari egin ditu arlo horretan. Orain, Zuzenbidearen Historiako katedraduna da NUP Nafarroako Unibersidade Publikoan.
Baina Monrealek ez dau bakarrik arlo akademikoa jorratu. Kultur eta gizarte arloko lanetan eta politikan be ibili da. EHUko errektorea izan zan 1981. urtetik 1985. urtera, eta 1992. urtetik 1996. urtera Eusko Ikaskuntzako presidentea. Ganera, RIEV aldizkariko zuzendaria izan zan 1997 eta 2005 bitartean.
1977tik 1978ra, senatari izan zan Espainian. Ganera, 1978an, Gernikako Estatutuko Batzorde Txostengileko kide izan zan. 1991n, Eusko Jaurlaritzako Unibersidade eta Ikerketa sailburuordea izan zan. Euskal Herriko erakunde politiko-administratiboetan aditua da Monreal.
Sari-banaketea
Sariaren arduradunek jakinarazo dabenez, ekitaldian honako honeek izango dira: Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusia, Sixto Jiménez Nafarroako Eusko Ikaskuntzako presidenteordea eta Juan Mª Otaegi Euskadiko Kutxako presidentea.
Ganera, saria emoterakoan, Eusko Ikaskuntzearen lan eremuko zazpi unibertsidadeetako ordezkariek hartuko dabe parte: Josu Zabala (Mondragon Unibersidadea); Jean-Michel Uhaldeborde (Université de Pau et des Pays de l'Adour); Julio Lafuente (Nafarroako Unibersidade Publikoa); Gabriel Insausti (Nafarroako Unibersidadea); Juan Etxano (Deustuko Unibersidadea); Juan Ignacio Pérez (EHU); eta Juan José Alvarez (UNED).
Monrealen aurretik, Julio Caro Baroja (1995), Alvaro d'Ors (1996), Luis Villasante (1997), Jesús Altuna eta Juan Plazaola (1998), Eduardo Chillida (1999), Migel Artola (2000), Juan Garmendia Larrañaga (2001), Bernardo Atxaga (2002), Gurutz Jauregui (2003), Juan San Martín (2004), Néstor Basterretxea (2005) eta Mäité Lafourcade (2006) izan dira saridunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!