Miren Agur Meaberentzat Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria
2007-10-29 16:57 sariak-autortzakMiren Agur Meabe lekeitiarrak irabazi dau Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Urtebete Itsasargian liburuagaz. Eleberriak Espainiako Gerra Zibila eta 13 urteko ume batek sasoi haretan Garraitzetan (Lekeitio) bizitakoak ditu ardatz.
Miren Agur Meabe lekeitiarrak irabazi dau Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Urtebete Itsasargian liburuagaz. Eleberriak Espainiako Gerra Zibila eta 13 urteko ume batek sasoi haretan Garraitzetan (Lekeitio) bizitakoak ditu ardatz.
Mikel Ayerbe epaimahaiko presidenteak nabarmendu dau liburuaren hari narratiboa ondo egituratuta dagoala eta hizkuntza poetikoa darabilela.
Miren Agur Meabek azaldu dau bultzada sentimental baten ostean erabagi ebala liburua idaztea. Kronikari txiki baten leihotik istorio handi bat (Gerra Zibila) kontau gura izan dot adierazo dau. Idazlearen eretxiz, eleberria ez da gerrari buruzkoa ezta liburu historikoa be, baina didaktikoa izan daiteke, gerran parte hartu eben alde guztiak deskribiduten ditualako eta irakurleak ume euskaldun baten begietatik ikusten dauelako gatazkea.
Miren Agur Meabe Lekeition jaio zan 1962an. Magisteritza ikasketak egin zituan lehenengo, eta ondoren Euskal Filologian lizentziau zan.
Urtetan irakaskuntzan lan egin eban Bilboko Kirikiño Ikastolan. Baina bere literaturarako zaletasunak bultzatuta, argitalpen-zuzendaritzearen eta kudeaketearen ardurea hartu eban Giltza-Edebe argitaletxean; besteak beste, testuliburuen koordinazino eta orrazketan ibilten da bertan.
Itzultzaile lanetan ibilia, poesia eta haur eta gazte literaturea landu ditu gehien.
Miren Agur Meaberen lanik garrantzitsuenen artean dagoz Oi, hodarrezko emakaitz, Labayru ikastegiak 1999an argitaratutako poesia bildumea, eta urtebete geroago Susa argitaletxean kaleratutako Azalaren kodea poema liburua; lan honengaitik jaso eban 2000. urtean Kritika saria.
Beste alde batetik, epaimahaiak gaztelaniazko Literatura Sariaren irabazlea be jakinarazo dau: Juan Bas Voracidad liburuaren idazlea, hain zuzen.
Javier de Dios sail horretako epaimahaiko presidenteak adierazo dau liburuak gaur egungo gizartea deskribiduten dauela ikuspegi barregarri eta argi batetik abiatuta.
Alacranes en su tinta liburuaren jarraipena da Voracidad. Bi eleberriek Pancho Murga, joko handia emoten dauen snob bilbotar bat, dabe protagonista.
Juan Bas (Bilbo, 1959) gidoigilea izan da, komikiena, irratian, eta Farmacia de guardia eta Turno de oficio lako telesailetan. Ediciones Destinon argitaratu ditu narrazino laburretako liburu batzuk: Fernando Maríasegaz idatzitako Páginas ocultas de la historia (1999), La taberna de los 3 monos (2000). Eleberriak be argitaratu ditu: Alacranes en su tinta (2002) eta La cuenta atrás (2004).
Anaya argitaletxean gazteentzako eleberri historikoak argitaratu ditu: El oro de los carlistas (2001) eta Glabro, legionario de Roma (2002). Tratado sobre la resaca sasisaiakerea be idatzi dau (2003).
2006an Voracidad argitaratu eban, eta El número de tontos (2007) atara barri dau, prentsan agertutako artikuluen bildumea. Bere lanak frantsesez, alemanieraz, italieraz, errusieraz eta norvegieraz itzuli dira. El Correon eta Vocentoko beste egunkari batzuetan zutabegilea da.
Azken buruan, idazle lekeitiarrak, Haur eta Gazte Literaturako saileko irabazle moduan, garaikurra eta 14.500 euro, eta saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzea bideratuko dauen hitzarmena sinatu ostean, beste 3.535 euro jasoko ditu; danetara, beraz, 16.975 euro.
Gaztelaniazko saileko irabazleak, barriz, garaikurra eta 18.000 euro jasoko ditu eskuan, eta saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea bideratuko dauen hitzarmena sinatu ostean, beste 3.535 euro jasoko ditu; beraz, 21.535 euro jasoko ditu Juan Basek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!