Ricardo Menéndez Salmón idazle asturiarrak Bilboko Liburu Azokearen Kritika Saria jaso dau
2009-06-03 15:32 sariak-autortzakBagilaren 4tik 14ra bitartean, Bilboko Areatza liburuz beteko da Bilboko Liburu Azokearen 39. edizinoaren inguruan. Aurten, poesiak oso leku berezia izango dau azokan eta, bide horretan, 1997an Bilbon egon zan eta oraintsu hil dan Mario Benedetti hartuko dabe gogoan Bidebarrieta Kulturgunean bagilaren 10ean 19:30ean.
Anjel Lertxundiren 'Zoaz infernura, laztana' 2008ko Beterriko Liburu
2009-04-30 11:29 sariak-autortzak Holan erabagi dabe 111 Akademiako kideek; idazle oriotarrak bigarren aldiz jasoko dau Beterriko Liburua Ohorezko Literatur AitamenaHiru botazino txanda behar izan dira 2008ko saritua aukeratzeko, eta 81 euskal irakurlek hartu dabe parte prozesu horretan, guztiak 111 Akademiako kideak.
Kirmen Uribe eta Xabier Lete Espainiako Kritika Sariak
2009-04-20 15:41 sariak-autortzakKirmen Uribe eta Xabier Lete saritu ditu aurten Espainiako literatur kritikarien alkarteak euskerazko arloan. Uribe narratiba generoan saritu dabe, 'Bilbao-New York-Bilbao' (2008, Elkar) nobeleagaitik eta Lete poeasiakoan, 'Egunsentiaren esku izoztuak' (2008, Pamiela) poema liburuagaitik.
Mikel Garcia Idiakez eta Ildefonso Morillas izan dira Gabriel Aresti Ipuinen XXVI. Lehiaketako irabazleak
2009-04-07 17:44 sariak-autortzakGabriel Aresti Lehiaketan edozein nazionalidadeko egileek parte har leikie, eta gai libreko ipuinak, originalak, ezezagunak eta beste lehiaketa batean saritu bakoak izan behar dabe. Lehiaketearen 26. edizino honetan, danetara, gaztelerazko 724 lan eta euskerazko 42 aurkeztu dira.
Mikel Atxagak omenaldia jaso dau Donostian
2009-04-01 14:45 sariak-autortzakOrain Mikel Atxagari buruzko liburua argitaratu dauen Bidegileak bildumearen barruan, euskalgintzan aitzindari izan diran 200dik gora personen bizitza eta lana ezagutzera emonaz, danetara, 54 sorta kaleratu dira.
Erein eta 'Donostia, Opera Prima' narratiba sarien laugarren edizinoaren irabazleak jakitera emon ditue
2009-03-18 13:04 sariak-autortzak Irabazleak honako honeek dira:
'Erein' narratiba sariaren irabazlea: Joseba Gabilondo, 'Apokalipsia guztioi erakutsia' ipuin-bildumeagaz.
'Donostia, Opera Prima' narratiba sariaren irabazlea: Xabier Altube, 'Ihes-Lerroak' nobeleagaz.
Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon
2009-03-16 14:21 sariak-autortzakA mailako narrazino arloan Maialen Watzinger azpeitiarrak irabazi dau lehenengo saria eta, olerki arloan, Ortzaizeko Elena Casirainek. B mailan, barriz, narrazino arloan Iraitz Ugalde lezoarrak irabazi dau eta, olerki arloan, Irati Mogollon herrikideak lortu dau lehenengo postua.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak 47 urtez museoan pintura irakaslea izan dan Manuel Balsa 'El Ruso' omenduko dau
2009-03-12 10:20 sariak-autortzakBerreginen Museoak izandako eraldaketan partaidetza aktiboa izan dau irakasleak, eta horregaitik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 'El Ruso'-k egindako lana eskertzeko jentaurreko omenaldi hau antolatu dabe.
Bibebarrieta Kulturguneak Blanca Sarasua poeta bilbotarra omenduko dau
2009-01-27 17:33 sariak-autortzak'Música de aldaba' liburuaren aurkezpena izango da omenaldiaren edukia, izan be, XIX. San Juan de la Cruz Nazinoarteko Poesia Saria irabazi dau oraintsu Sarasuak obra horregaz , 6.000 eurogaz eta lanaren argitalpenagaz saritua izan dana.
Luis Berrizbeitiak irabazi dau XXII. Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketea
2009-01-26 14:21 sariak-autortzak'Désert' (Basamortua), Afrika iparraldeko kultura galduen handitasuna eta Europara ailegautako etorkinen noraeza erakusten dituan obrea itzuli beharko dau aurtengo Durangoko Azokan aurkezteko. Horretarako, 7.500 euroko saria jaso dau.
Sabino Arana Fundazinoak Toti Martinez de Lezea eta Arteche enpresea sarituko ditu, besteak beste
2009-01-20 14:42 sariak-autortzakRoger Etchegaray euskal kardinalak, New Yorkeko irailaren 11ko eta Madrileko martiaren 11ko atentaduetan kaltetutakoen familien alkarteak, Euskadi Txirrindularitza Fundazinoak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Bilboko Arte Eder Museoak eta Arteche Taldeak jasoko ditue 2008ko Sabino Arana Sariak.
Imanol Muruak irabazi dau Tene Mujika bekako saria
2009-01-16 11:57 sariak-autortzakImanol Murua Uria kazetari zarauztarrak irabazi dau Tene Mujika bekako saria, 'Loiolako hegiak' izeneko proiektuagaz. Holan erabagi eban aho batez Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Pruden Garziak osoturiko epaimahaiak, deialdira aurkeztu ziran bost lanen artean.
Bizkaiko sei eleberri eta Nafarroako bost dagoz Nadal Sarirako 274 hautagaien artean
2008-12-30 14:52 sariak-autortzakMunduko toki ugaritik helduriko 274 eleberri dagoz Nadal Sarien LXV. edizinoko hautagaien artean. Horreetatik sei lan Bizkaiko egileenak dira, eta beste bost Nafarroatik aurkeztu dira. Saria emoteko afaria urtarrilaren 6an egingo da, Bartzelonako Avenida Palace hotelean.
Sua argitaletxeak bi sari jaso ditu
2008-12-18 14:46 sariak-autortzakSua argitaletxe bizkaitarrak Espainia mailako bi sari jaso barri ditu, bata Espainiako Mendi eta Eskalada Federazinoak emona eta bestea, Torelloko Mendi eta Abenturearen Nazinoarteko Zinemaldiak emona.
Borja Ruiz Osantek irabazi dau Artez Blai Arte Eszenikoen Nazinoarteko I. Ikerketa Saria
2008-12-17 13:44 sariak-autortzak Borja Ruiz Osanteren ‘El arte del actor en el S.XX. Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias’ lana saritu dau epaimahaiakLehenengo deialdi honek harrera erabat positiboa izan dauela azpimarratu behar da, zabalkuntza handia eta mundu osoko arte eszenikoen ikertzaileen artean interesa piztu dauelako. Izan be, aurkeztutako lanen artean Ameriketatik etorritako lau topau geinkez.
Mikel Zubeldia, Pako Aristi eta Amaia Jauregizar saritu ditue Euskaltzaindiak eta BBK-k
2008-12-16 14:43 sariak-autortzakEuskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero antolatzen ditue alkarregaz eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sariak, hau da, Euskaltzaindia Literatur Sariak. 2008. urteari jagokozan irabazleen izenak jakinarazo dira gaur, abenduaren 16an, egin den prentsaurrekoan. Sari-emotea Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, egin da.
Antton Olanok irabazi dau Gasteiz Itzulpen Saria
2008-12-15 13:32 sariak-autortzakAntton Olano Irurtiak irabazi dau aurten Gasteizko Udalak gazteentzat itzulitako liburuen artean banatzen dauen Gasteiz Itzulpen Saria, Bai baina ez baina bai eleberriari esker. Pasqual Alapont valentziarrak katalanez idatzia da jatorrizkoa (Fi de culs a Mallolca izenburuaz) eta Elkar-ek argitaratu eban itzulpena 2007an, gazteentzako Taupadak bilduman. Saria 9.000 eurokoa da.
Jose Antonio Ramirezek eta Fertxu Izquierdok irabazi dabe Poesiako I. Bilbo Hiria-Blas de Otero Saria
2008-11-20 17:52 sariak-autortzakPoesiako I. Bilbo Hiria-Blas de Otero Sariak baditu irabazleak: Extremadurako Jose Antonio Ramirez eta Nafarroako Fertxu Izquierdo izan dira irabazleak. Saritutako obren kalidadea ez eze, parte hartze ona eta era askotarikoa be azpimarratu ditu epaimahaiak. Lehiaketara 150 obra aurkeztu dira.
Jokin Muñoz eta Josu Zabaleta Euskadi Sarietan irabazle
2008-11-04 14:38 sariak-autortzakEuskerazko testuei jagokenean, Jokin Muñozek lortu dau 2008ko Euskadi Saria 'Antzarraren bidea' testuari esker. Itzulpengintzako saria, barriz, Josu Zabaletak jaso dau, 'Gaueko gezurra' lanagaz. Aurretik Euskadi Saria irabazita dagoz sortzaile biak.
Manu Leginetxek eta Pello Añorgak irabazi dabe Euskadi Literatura Saria
2008-10-28 14:15 sariak-autortzakGaztelaniazko saria Manu Leginetxe (Arratzu, 1941) kazetariak irabazi dau, 'El club de los faltos de cariño' liburuari esker. Bestetik, haur eta gazte literaturako saria Pello Añorgak (Oiartzun, 1956) irabazi dau, 'Jenio Gaiztoa' eleberriari esker.
Zure oharrari kasu eginaz moldatu dogu testua. Eskerrik asko, Adolfo
»» 2015eko R. M. Azkue Literatura ...