Borja Ruiz Osantek irabazi dau Artez Blai Arte Eszenikoen Nazinoarteko I. Ikerketa Saria

Bizkaie! 2008-12-17 13:44   sariak-autortzak
Borja Ruiz Osanteren ‘El arte del actor en el S.XX. Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias’ lana saritu dau epaimahaiak

Lehenengo deialdi honek harrera erabat positiboa izan dauela azpimarratu behar da, zabalkuntza handia eta mundu osoko arte eszenikoen ikertzaileen artean interesa piztu dauelako. Izan be, aurkeztutako lanen artean Ameriketatik etorritako lau topau geinkez.

Arte Eszenikoen arloan ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesi lanak saritzen dituan Artez Blai Kultur Elkarteak antolatutako Artez Blai Arte Eszenikoen Nazinoarteko I. Ikerketa Sariaren epaimahaiak —Pedro Barea Monje, Carlos Gil Zamora eta Josu Montero Revillak osotuta— aurkeztu diran hamaika lanen analisia egin ondoren ahobatez ondokoa erabagi dau:

- Borja Ruiz Osante euskal autorea ‘Ilam Zurko’ ezizenaz aurkeztutako ‘El arte del actor en el S.XX. Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias’ lanari esker, Artez Blai Arte Eszenikoen Nazinoarteko I. Ikerketa Sariaren irabazlea dala.

- Aldi berean, José Luis Arce zuzendari eta antzerkigile argentinarraren ‘La máquina border, cuadernos de decoloniaje’ lanari akzesita emotea eta bere argitalpena gomendatzea erabagi dau.

Lehenengo deialdi honek harrera erabat positiboa izan dauela azpimarratu behar da, zabalkuntza handia eta mundu osoko arte eszenikoen ikertzaileen artean interesa piztu dauelako. Izan be, aurkeztutako lanen artean Ameriketatik etorritako lau topau geinkez (Peru, Txile, Argentina eta Kubatik heldutakoak), ganerakoak Estadu espainoletik diran heinean: euretariko 3 Madriletik; 1 Bartzelonatik; 1 Valentziatik; eta 2 Bilbotik. Hizkuntzeari jagokonez, gaztelaniazko testuak bakarrik aurkeztu dirala aitatu behar da.

Irabazleak 1000 euro eta garaikurra, Artezen Zapatila, jasoko ditu eta bere lana Artezblai Argitaletxearen ‘Teoria eta Praktika’ bilduman argitaratuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu