Sua argitaletxeak bi sari jaso ditu
2008-12-18 14:46 sariak-autortzakSua argitaletxe bizkaitarrak Espainia mailako bi sari jaso barri ditu, bata Espainiako Mendi eta Eskalada Federazinoak emona eta bestea, Torelloko Mendi eta Abenturearen Nazinoarteko Zinemaldiak emona.
Sua argitaletxe bizkaitarrak Espainia mailako bi sari jaso barri ditu, bata Espainiako Mendi eta Eskalada Federazinoak emona eta bestea, Torelloko Mendi eta Abenturearen Nazinoarteko Zinemaldiak emona.
Argitaletxeak gaur jakinarazo dauenez, Espainiako Mendi eta Eskalada Federazinoak gala bat antolatzen dau urtero Madrilen, mendi talde eta mendizaleak saritzeko. Aurten, Sua argitaletxeak 20 urtetan zehar mendizaletasunaren zabalkundearen alde egindako lanagaitik jaso dau saria.
Era berean, Estadu mailan ospe handiena dauen eta bere espezialidadean munduko onenetarikoa dan Torelloko (Katalunia) Mendi eta Abenturearen Nazinoarteko Zinemaldiak emoten dituan sarien artean, mendiko erreportaje onenari emon ohi dau, eta aurten, 'El Mundo de los Pirineos' aldizkarian Eduardo Viñuales eta Gorka Lopezek idatzitako 'Reserva de Neouville, un paisaje irrepetible' erreportajeak saria jaso dau, IV. Caixa Sabadell Sariaren Mendi eta Abenturazko Kazetaritzearen erreportaje onenarena hain zuzen be.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!