Jöel Lopez Astorkiza kazetariak irabazi dau Bilboko Barrea Umorezko Mikroipuinen Lehiaketea

Bizkaie! 2010-09-28 11:13   sariak-autortzak

Saritutako Raros en un tren kontakizuna, Hitchcock-en Extraños en un tren pelikuleagaz parekatzen da. Epaimahaiak, -Juan Bas, Carolina Ontivero, José Miguel Bonilla eta Pablo Martínez Zarracina idazleek osotutakoa- alkarrizketa oso biziak balorau ditu eta testuen maila literario handiagaz topau da erabagia hartzeko orduan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Rekalde Aretoaren bekea Bilboko Yolanda de los Bueis artistearentzat izan da

Bizkaie! 2010-08-05 11:53   sariak-autortzak

Bidaiek, etxebizitzak, mantenuak, ikasketek eta obra sortzeak eragindako gastuak beteten dituan laguntzino hau 6.000 eurokoa da eta honako hau sartzen da: egonaldi bat —aurtengo iraila eta zemendia bitartean- Rotterdam urian dagoan Het Wilde Weten (HWW) Holandako arte-zentroan.

Kirmen Uribe eta Maria Bayo 2009ko Kultura Sari Nazionalen jaube

Bizkaie! 2010-07-21 10:56   sariak-autortzak

Saria jaso dabenen artean dagoz Kirmen Uribe bizkaitarra (2009ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala), eta Maria Bayo nafarra (Musika arloan saritua). Joan Manuel Serrat, Manuel Pertegaz eta Rafael Sanchez Ferlosio izan dira saritutako beste izen ezagun batzuk.

Alvaro Ortizek irabazi dau AlhondigaBilbaoren hirugarren komiki-bekea

Bizkaie! 2010-07-20 11:47   sariak-autortzak

Alvaro Ortizek irabazi dau AlhóndigaBilbaoren hirugarren komiki-bekea. Zaragozako gazte hau beste 32 pertsonagaz batera aurkeztu zan AlhóndigaKomik bekearen hirugarren edizinora.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arte Eszenikoetako Max Sarien 14. edizinoan izena emoteko epea zabaldu da

Bizkaie! 2010-07-09 15:49   sariak-autortzak

Izena emoteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Deialdi honetan, 2009ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra arte estreinautako, barriro estreinautako edo biran egondako muntaia guztiek parte hartu ahal izango dabe: antzerkia, antzerki musikala, umeentzako ikuskizuna eta jantza arloetakoak.

Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti, Migel Madariaga eta Pete Cenarrusak Bizkaitar Argia sariak jaso ditue

Bizkaie! 2010-06-22 15:21   sariak-autortzak

Gaur, bagilak 22, José Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusiak Ilustre de Bizkaia-Bizkaitar Argia sariak emon deutsez Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti eta Miguel Madariagari; ekitaldian egoterik izan ez dauen Pete Cenarrusari, barriz, garagarrilaren azken egunetan Boisen bertan emongo deutso Saria Jose Luis Bilbao diputadu nagusiak Boiseko Jaialdian.

Amin Maaloufek irabazi dau Letren Asturiasko Printze Saria

Bizkaie! 2010-06-10 13:44   sariak-autortzak

Maaloufek (Beirut, 1949), frantzesez idazten dau eta literatura arabiarraren ahots garrantzitsuenetarikoa da. 'León el africano', 'Samarkanda' edota 'Los jardines de luz' lanak idatzi ditu eta Goncourt eta Maison de Presse sariak eskuratu ditu.

Eusko Ikaskuntza- Euskadiko Kutxa saria, Joxerramon Bengoetxearentzat

Bizkaie! 2010-06-10 12:05   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntza - Euskadiko Kutxak Joxerramon Bengoetxeari Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria emotea erabagi dau euskal kultura eta erakundeakazko azaldutako konpromisoagaitik.

Urrezko Luma saria Euskaltzaindiarentzat

Bizkaie! 2010-06-09 14:37   sariak-autortzak

Erakundearen izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak jaso dau gaur Urrezko Luma saria 90 urteko ibilbidean egindako lanagaitik. Euskerearen akademiak igaz bete zituan 90 urte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Asa Larsson: 'sasoi batean, abroziduta bizi nintzan'

Karolina Almagia 2010-06-07 15:50   sariak-autortzak

Asa Larssonen literatureak menpekotasuna sortzen dauela zuk zeuk egiaztatu zeinke. Salmentei begiratzea besterik ez dago, egile suediar horrek inoiz amestu eban baino askoz altuagoak diranak. Gaur, Bilboko Liburu Azokan, Zilarrezko Luma jaso dau Ibone Bengoetxea kultur zinegotziaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 saria emongo dabe bihar

Bizkaie! 2010-06-07 14:26   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien sariaren epaia jakinarazoko dabe bihar, bagilak 8, eguerdiko 12:15ean hasita Euskadiko Kutxaren Donostiako egoitzan egingo dan ekitaldian, sariaren antolatzaileek iragarri dabenez.

Amelie Nothomb idazle belgiarrak kritika saria jaso dau Bilbon

Bizkaie! 2010-06-02 15:49   sariak-autortzak

Bilboko 40. Liburu Azokearen aurkezpen ekitaldian, Amelie Nothomb idazle belgiarrak kritika saria jaso dau azken 10 urteotan egilearen lanak plazaratzen dituan Anagramas argitaletxearen 'Ordeno y mando' liburuagaitik'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Francisco Valentín Sordo Ataraz da AlhóndigaBilbaoren formatu digitaleko komiki-lehiaketearen irabazlea

Bizkaie! 2010-06-02 12:50   sariak-autortzak

Francisco Valentín Sordo Atarazek irabazi dau K.O. (Komik Online), AlhóndigaBilbaok antolatutako formatu digitaleko komikien lehiaketea 'Opiniones' komiki-zintagaz. Ekimenaren helburua komikien sorkuntzea eta autoedizino digitala sustatzea da.

Miguel Madariaga, Juan María Uriarte, Pete Cenarrusa eta Pilar Aresti 'Bizkaitar Argia-Ilustre de Bizkaia' izentau ditu BFAk

Bizkaie! 2010-06-01 02:00   sariak-autortzak

Titulu hori da erakunde horrek 'gure lurralde historikoa eta bere balioak sustatzeko laguntzinoa emon daben partikular, pertsona juridiko, zerbitzu eta jarrerak, edozein jardueratan' bereizteko emoten dauen ohorezko esker ona.

I. Iñaki Ugarteburu Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2010-05-28 02:00   sariak-autortzak

Sariak osasunaren arloko ikasleei zuzenduta dagoz, eta euskerazko Wikipedian ekarpenak egin izana saritu da. Lehiaketearen deialdia zezeilean egin zan, eta, besteak beste, aurkeztutako lanen kalidadea eta originaltasuna, edukia, euskerearen erabilera zuzena, eta multimedia baliabideen aplikazinoa (bideoak, argazkiak, eta abar) balorau dira.

Elkar argitaletxeko bi liburuk 'Liburu Gaztea' saria jaso dabe

Bizkaie! 2010-05-20 02:00   sariak-autortzak

Jokin de Pedro eta Eric-Emmanuel Schmitten liburu bana aukeratu ditue 2009-2010 Liburu Gaztea Sariketarako: alde batetik, 'Irurac bat' (Elkar 2008) - Jokin de Pedro (D.B.H. 2-ko ikasleek aukeratua) eta, bestetik, 'Oscar eta Andre Arroxa' (Elkar 2007) - Eric-Emmanuel Schmitten. Itzulpena: Miren Artetxe (D.B.H. 1-eko ikasleek aukeratua).

Jon Unzueta durangarrak irabazi dau Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketea

Bizkaie! 2010-05-14 12:29   sariak-autortzak

Jon Unzueta Ajuria durangarrak idatzitako Absentzien kronika izan da Basauriko Euskarabila Alkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketan lehenengo saria jaso dauen lana. Bigarren saria, barriz, Itziar Abad Ramirez gasteiztarraren Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an lanarentzat izan da.

Richard Serra eskultoreak irabazi dau Arteen Asturiasko Printzea saria

Bizkaie! 2010-05-12 15:39   sariak-autortzak

Aurreko lau edizinotan finalista izan zan Serra eta aurtengo edizinoan, barriz, Riccardo Muti orkestra zuzendariaren eta Carlos Saura zinemagilearen aurretik gelditu da.

Bart banatu ditue XXII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketearen sariak

Bizkaie! 2010-05-12 10:26   sariak-autortzak

Aurten 690 ipuin jaso dituan Lehiaketeak Rafael Mikoletaren izena daroa, lehen euskal gramatikearen egilearen omenez, eta 1989tik egiten da, euskerearen ezagutza bultzatzeko eta gazteek euskal literaturea landu deien animetako asmoz.

Gaur jasoko dau Irati Jimenezek Beterriko Liburua Saria

Bizkaie! 2010-05-06 11:15   sariak-autortzak

Sari banaketa ekitaldia Amasako kultur etxean egingo da gaur, hilak 6, arratsaldeko 19:30etan.