Maite Agirrek bere hirugarren Max Saria jaso dau

Bizkaie! 2010-05-05 10:50   sariak-autortzak

Garbi Losadagaz batera sortutako ‘Putzuak lehortzen’ antzezlanari esker jaso dau euskerazko antzerki testu onenari saria.

Blas de Otero-Bilboko Uria Nazinoarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2010-04-29 14:30   sariak-autortzak

Lehiaketeak 6.600 euroko bi sari banatuko ditu irabazle diran bi lanen artean, euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeetan. Lanak paperean aurkeztu edo Bilboko Udaleko webgunearen bitartez bialdu ahal izango dirala, bagilaren 15a baino lehen.

Irati Jimenezek irabazi dau Beterriko Liburua Saria

Bizkaie! 2010-04-23 15:35   sariak-autortzak

Irabazleari saria emotea baino ez da geratzen orain. Maiatzaren 6an egingo da 2009ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aitamena ezagutzera emoteko ekitaldia, Amasako kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Idazle saritua bertan izango da, eta obra sarituaren larruz enkoadernaturiko ale bat jasoko dau.

Gerediagak 'Topaleku Saria' jasoko dau

Bizkaie! 2010-04-21 17:30   sariak-autortzak

Apirilaren 24an, Iurretako Euskaltzale Egunagaz bat, Karmelo Etxenagusia omenduko dabe

Domeka honetan, apirilak 25, eguerdiko 12etan, Donostiako Via Foran, Gerediaga Alkarteko lehendakari Nerea Mujikak jasoko dau saria. Bestalde, egun bat lehenago, apirilaren 24an, Iurretan egingo dan 2010eko Euskaltzale egunaren barruan, Gerediagak eta Iurretako Udalak, Euskaltzaindia, Labayru ikastegia, Bilboko Gotzaintza eta Iurretako kofradien laguntzinoagaz, Karmelo Etxenagusiari eskainitako oroimen-ekitaldia izango da.

Rikardo Arregi XXII. Kazetaritza Sariak 16.000 euro banatuko ditu

Bizkaie! 2010-04-20 14:15   sariak-autortzak

Lan bakotxeko seina kopia bialdu behar dira Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzura.

Juanra Madariaga eta Fermin Etxegoienentzat Espainiako Kritikaren Sariak

Bizkaie! 2010-04-19 12:57   sariak-autortzak

Madariaga 'Eroriaren logika' (Susa) poema bildumeagaitik saritu dabe poesiaren arloan, eta Etxegoien 'Autokarabana' (Pamiela) eleberriagaitik, narratiban.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Etxaniz eta Ignacio Ferrando dira Bilboko Udaleko Gabriel Aresti XXVII. Ipuin Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2010-04-19 11:20   sariak-autortzak

Sariketa hau uriko literatura lehiaketarik ezagunenetarikoa da eta honakoak dira helburu nagusiak: literatur jarduerea eta talentu barriak sustatzea eta Gabriel Aresti idazle bilbotarraren memoria eta lana bizirik mantenidutea. Irabazleek 4.100 euroko sari bana eskuratu dabe.

Aingeru Epaltza eta Irati Jimenez 2009ko Beterriko Liburua sariko finalistak

Bizkaie! 2010-04-15 10:53   sariak-autortzak

Saria ezagutzera emoteko ekitaldia maiatzaren 6an egingo da Amasa-Villabonan

Hilaren 22a baino lehen 150 akademiakideek bi obra honeetako baten alde egin beharko dabe:

- Aingeru Epaltzaren 'Izan bainintzen Nafarroako errege'.
- Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Banpiroei buruzko nobela bat, Mikel Zarate sariaren irabazle

Bizkaie! 2010-04-14 18:22   sariak-autortzak

Asier Mendozaren 'Beste gu', banpiroei buruzko lana nabarmendu dau Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkar argitaletxeak.

Leyre Echeazarra, Itziar Tueros eta Unai Brea 2009ko CAF-Elhuyar sarietan irabazle

Bizkaie! 2010-03-22 11:55   sariak-autortzak

2009 CAF-Elhuyar zientzia- eta teknologia- dibulgazinoko sariak banatu zituen joandako barikuan eta Leyre Echeazarra neurozientzian ikertzailea, Itziar Tueros kimikaria eta Unai Brea ARGIAko kazetaria dira 2009ko CAF-Elhuyar sarietan irabazle.

Beterriko Liburua Saria erabagiteko sei obra dagoz lehian

Bizkaie! 2010-03-22 10:37   sariak-autortzak

Etxeberria anaiak, Alberdi, Etxegoien, Epaltza, Jaio eta Jimenez dira lehen botazino txandan aurrera egin dabenak. Orain, bigarren txandea zabalik dago eta 111 Akademiako kideek sei horreetako baten aldeko botoa emon beharko dabe.

Azkue Literatura Sariak banatu ditue Euskaltzaindiak eta BBK-k

Bizkaie! 2010-03-10 11:08   sariak-autortzak

Ekitaldi berean, 'BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria' aurkeztu dau Akademiak

Ekitaldi berean, 'BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria' aurkeztu du Akademiak. Atari horretan, literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak alkarregaz egin daben lan oparoaren barri emoten da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maite eta Mikel Gurrutxaga anai-arrebek irabazi dabe Etxepare saria

Bizkaie! 2010-03-08 14:31   sariak-autortzak

'Alex nire munstro lagun on-ona' izan da epaimahaiak saritu dauen lana

Maite eta Mikel Gurrutxaga anai-arreba amezketarrek irabazi dabe umeentzako albumak sortzeko 2009ko Etxepare saria, 'Alex nire munstro lagun on-ona' lanagaz. Irabazleek 6.000 euroko saria jasoko dabe, egile eskubideen aurrerapen moduan. Liburua Pamiela argitaletxeak plazaratuko dau euskeraz,

Gernikako Arbolaren Gurutzeagaz omenduko dabe Agirre lehendakaria zana

Bizkaie! 2010-03-03 10:07   sariak-autortzak

Ekitaldia zapatuan, martiak 6, izango da Ajuria Enean, Gasteizen. Bertan, Patxi Lopez egungo lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea emongo deutse Agirreren senideei.

Ibon Uribarri, Zaitegi sariaren irabazle

Bizkaie! 2010-01-28 13:45   sariak-autortzak

Igazko urte amaieran Suediako Akademiak aukeratutako Herta Müler idazle errumaniar-alemaniarraren obra bat euskeratu beharko dau Uribarrik; Atemschaukel (Arnasaren kulunka) Müler-en azken nobelea da itzultzeko aukeratu dauen liburua eta aurten emongo dau argitara Elkar argitaletxeak.

Iratxe Esnaolak irabazi dau Zubikarai nobela saria

Bizkaie! 2010-01-26 10:34   sariak-autortzak

Iratxe Esnaola Aldanondo donostiarrak irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketea 'Galerna' izenburuko lanari esker. Berak jasoko ditu sariaren 5.400 euroak eta udabarrian kaleratuko dau eleberria Elkar argitaletxeak.

Manuel Fontiveros 24 urteko kataluniarrak irabazi dau Berrizko I. Eskultura Lehiaketea

Bizkaie1 2010-01-19 14:28   sariak-autortzak

Abenduaren 7tik urtarrilaren 17ra, Berrizko Kultur Etxean Udalak lehenengoz antolatu dauen Eskultura Lehiaketara aurkeztutako 47 proposamenak ikusgai egon dira. Azkenean, 18.000 euroko saria eskuratu dau Manuel Fontiveros kataluniarrak lana egiteko eta 2010. urtean zehar amaitzeko konpromisoa hartu dau.

Mikel Garcia, Tene Mujika bekearen irabazle

Bizkaie! 2010-01-18 12:59   sariak-autortzak

Aurtengo proiektu irabazleak, euskal zinema zer dan edo badan eztabaidan sartu barik, Euskal Herrian filmak egin dituen zuzendari nabarmen zenbait alkarrizketatu nahi ditu. Mikel Garciak berak dinoenez, ez da Top 10 bat, baina bai euren pelikula bategaz edo estilo personalagaz Euskal Herriko zineman arrastoa itxi daben egileei berbea emotea.

Miren Ibarluzeak jaso dau Santiago Onaindia bekea

Bizkaie! 2010-01-15 10:02   sariak-autortzak

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametx erakunde autonomoaren bitartez eta Labayru Ikastegiaren lankidetzeagaz, urte birik behin emoten dauen Santiago Onaindia Bekearen hamaikagarren edizinoko egitasmoak euskal literaturearen alorreko ikerkuntza sustatzea dau helburu.

Txomin Peillenek jasoko dau aurtengo Manuel Lekuona saria

Bizkaie! 2009-12-21 17:33   sariak-autortzak

Saria 1983tik Eusko Ikaskuntzak lan osoaren onarpen legez euskal kulturaren pertsonalidadeei emoten deutse. Sorkuntza literarioagaz batera, Txomin Peillenek zabalkunde lan garrantzitsua egin dau biologia, ideien historia eta linguistika arloetan.