Gaur jasoko dau Irati Jimenezek Beterriko Liburua Saria
2010-05-06 11:15 sariak-autortzakSari banaketa ekitaldia Amasako kultur etxean egingo da gaur, hilak 6, arratsaldeko 19:30etan.
111 Akademiako kideek holan erabagita, Irati Jimenezek irabazi dau 2009ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena 'Nora ez dakizun hori' eleberriagaz.
Amasako kultur etxean egingo da sari-banaketa ekitaldia arratsaldeko 19:30etan, eta idazle sarituagaz batera bertan izango dira Amasa-Villabonako Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, baita 111 Akademiako buru Eloi Egibar eta Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehendakari Jon Unanue be.
Irati Jimenezek 'Nora ez dakizun hori' eleberriaren larruz enkoadernatutako ale bat eta diploma bat jasoko ditu.
Maddi Zubeldia abeslari ziburutarraren doinuek jantziko dabe ekitaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!