Beterriko Liburua Saria erabagiteko sei obra dagoz lehian

Bizkaie! 2010-03-22 10:37   sariak-autortzak

Etxeberria anaiak, Alberdi, Etxegoien, Epaltza, Jaio eta Jimenez dira lehen botazino txandan aurrera egin dabenak. Orain, bigarren txandea zabalik dago eta 111 Akademiako kideek sei horreetako baten aldeko botoa emon beharko dabe.

Etxeberria anaiak, Alberdi, Etxegoien, Epaltza, Jaio eta Jimenez dira lehen botazino txandan aurrera egin dabenak. Orain, bigarren txandea zabalik dago eta 111 Akademiako kideek sei horreetako baten aldeko botoa emon beharko dabe.

111 Akademia 2009ko Beterriko Liburu izentauko dan obrea aukeratzeko jardunbidean bete-betean dago. Joan dan urtarrilaren amaieran zabaldu zan lehen botazino txandea, eta bertan 2009ko libururik gogokoenaren aldeko botoa bialtzeko eskatu jaken 147 akademiakideei. Akademiaren arautegiaren arabera, lehenengo txanda horretan obra batek jasotako botoen % 30 bereganatu behar dau Beterriko Liburu izentaua izan daiten. Ez zan, ostera, holakorik gertatu, eta beraz, akademiako Batzorde Eragileak lehen saio horretan boto gehien jaso eben lehenengo sei obrak akademiakideen eretxiaren menpean jarri ditu bigarren txanda batean:

- Martin eta Xabier Etxeberriaren 'Arrain abisalak'.
- Uxue Alberdiren 'Aulki-jokoa'.
- Fermin Etxegoienen 'Autokarabana'.
- Aingeru Epaltzaren 'Izan bainintzen Nafarroako errege'.
- Karmele Jaioren 'Musika airean'.
- Irati Jimenezen 'Nora ez dakizun hori'.

Beraz, martiaren 30a bitartean zabalik egongo dan bigarren botazino txandan sei horreetako baten alde egin beharko dabe akademiakideek. Bigarren horretan obra batek jasotako botoen % 40 bereganatuko baleu, akademiako Batzorde Eragileak horixe izentauko leuke 2009ko Beterriko Liburu; kopuru horretara heldu dan obrarik ez balego, boto gehien jaso daben lehenengo bi lanak hirugarren txandara pasauko litzatekez, eta babes gehien jasoten dauenak irabaziko leuke saria.

Hirugarren urtez, 111 Akademiak txanda sistemearen aldeko apustua egin dau Beterriko Liburua Saria jasoko dauen obrea erabagiteko; izan be, sistema honek saritutako obrea ahalik eta akademiakide gehienek irakurtea ahalbidetzen dau, eta beraz, babes handiagoz izentetan da sariduna. Kontuak kontu, akademiakideen parte hartzeak aparteko garrantzia dauka sari honen aukeraketan. Maila eta mota guztietako irakurleak onartzen ditu 111 Akademiak, baina urtean zehar egiten daben irakurketearen emoitzea akademiagaz partekatzea eskatzen jake, gehienbat eretxiak eta botoak bialduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu