Manuel Lekuona saria, Jose Antonio Arana Martijarentzat
2011-10-14 13:07 sariak-autortzakSari-emotea barikuan, hilaren 14an egingo da, Bizkaiko Foru Aldundian. Saria Jose Antonio Arana Martijaren alargun Maiteder Bareñok jasoko dau. Mende erdian euskal kulturea garatzen egindako lan handiagaitik emon deutso saria Eusko Ikaskuntzak euskaltzain eta musikologo gernikarrari. Arana Martija aurten hil da, apirilean, 80 urte zituala.
Iban Barrenetxeak Bratislavako Biurtekoko Ohorezko Plakea jasoko dau
2011-10-06 18:02 sariak-autortzakGaltzagorri Elkarteko lehendakari Aitziber Alonsoren eskutik jasoko dau Iban Barrenetxeak Bratislavako Biurtekoko ohorezko plakea datorren zapatuan, urriaren 8an, eguerdiko 12:00etan EIEPren (Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala) Bilboko egoitzan (Santa Maria kalea 3, 1.B).
Tomas Tranströmer, 2011ko Literaturako Nobel Saria
2011-10-06 15:43 sariak-autortzakSuediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazo dauenez, Tomas Tranströmer (Stockholm, 1931) poeta, sikologo eta itzultzaile suediarrak irabazi dau 2011ko Literaturaren Nobel Saria. Hamahiru urtegaz hasi zan idazten eta 1954an argitaratu eban bere lehenengo poesia liburua: 17 dikter.
Lauaxeta Olerki Lehiaketearen laugarren edizinoa martxan dago
2011-10-04 10:52 sariak-autortzakLauaxeta Olerki Lehiaketearen laugarren edizinoa ipini dau martxan Mungiako Udalak. Lan guztiak euskeraz idatzi behar dira, eta izenburu bera euki behar dabe, Itxasora!. Testuak aurkezteko azkenengo eguna zemendiaren 15a da.
Iñaki Gabilondok Euskal Kazetariak Saria 2011 jasoko dau
2011-10-03 18:26 sariak-autortzakAVP-EKEeko Zuzendaritza batzordeak Iñaki Gabilondoren azken bost hamarkadetako ibilbide profesional garrantzitsua azpimarratu dau. Gaztetik distiratsu, Iñaki Gabilondok lan egin dauen toki guztietan errealidadea aztertzeko eta azaltzeko gaitasun handia dauela erakutsi dau.
Agosti Xaho omenduko dau Eusko Ikaskuntzak zapatuan Baionan
2011-10-03 18:02 sariak-autortzakEusko Ikaskuntzak Agusti Xaho idazle, politikari, historialari, filosofo eta hizkuntzalaria omenduko dau urriaren 8an, Baionako Euskal Museoan, haren jaiotzearen 200. urteurrena dala eta. Xaho 1811n jaio zan, Atharratzen, eta 1858an hil, Baionan. 1848ko Iraultzan nabarmendu zan, eta Gasteizera erbesteratu beharra izan eban, 1851n, Napoleon III.aren estadu kolpearen ostean.
Itxaso Araquek irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea
2011-10-03 15:56 sariak-autortzakItxaso Araque idazle donostiarraren proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketea izan dana, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zan.
Joseba Sarrionandiak irabazi dau saiakera arloko Euskadi Saria
2011-10-03 15:09 sariak-autortzakEusko Jaurlaritzeak, ohar baten bidez, epaimahaiaren erispidea errespetau arren, ez dagoala ados adierazo dau. Jaurlaritzeak ez deutso sariagaz batera doazen 18.000 euroak egileari emongo. Moroak gara behelaino artean? beharragaitik saritu dabe Iurretako idazlea.
Euskerazko Wikipediarako ekarpen onenei Iñaki Ugartebururen omenezko sariak emon deutseez
2011-09-15 14:55 sariak-autortzakAurtengo ekitaldian zazpi saritu egon dira, lau jakintza-alor nagusitan banatuta. Azkue Fundazinoak antolatzen dau sariketea euskerazko Wikipediara aurten igondako artikulurik osoenak nabarmentzeko.
Goiatz Labandibarrek irabazi dau XIV. Igartza Saria
2011-09-15 10:24 sariak-autortzakHamalau urte bete ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen daben beka honek; deialdi honetan hamahiru proiektu aurkeztu dira, eta Interrail behin-behineko izena daukan ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.
Bizkaitarrak bikain Urruzuno lehiaketan
2011-09-05 11:36 sariak-autortzak2011ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue eta hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: bi gernikarrak Iker Miret Atxikallende eta Irene Ortiz Perez dira eta hirugarrena Ainhoa Vidal Gonzalez lekeitiarra. Bizkaitar sarituak aurtengo Urruzunon 6 izan dira danetara: Gernikako hiru ikasleez gan, Mallabiko (Garazi Mugarza), Arteako (Elena Bermudez) eta Abanto-Zierbenako (Lohitzune Ganboa).
Aurten, nabarmentzekoa da lehenengoz Abanto-Zierbenako gazte batek saria jaso dauela.
Josep Domingo del Calvario 'Nadar' da AlhóndigaBilbaoko komikiaren beka ezagunaren laugarren edizinoaren irabazlea
2011-07-19 15:50 sariak-autortzakBeka honen bitartez, AlhóndigaBilbaok sorkuntzea bultzatu eta komikiaren munduan talentu profesional barrien agerpena ahalbidetu nahi dau. Horretarako, ekimen honen bitartez, balio artistikoak eta izaera barritzailea kontuan hartuta aukeratutako proiektu bat finantzauko dau.
Isabel Allendek irabazi dau Hans Christian Andersen literatura saria
2011-06-29 17:48 sariak-autortzakIsabel Allende (Lima, Peru, 1942ko abuztuaren 2an) idazle txiletarrari emon deutsie Hans Christian Andersen literatura saria. Holan erabagi dau idazle danimarkarraren izena dauen fundazinoak. Sari hau Andersenen obreagaz zeozelan lotutako idazleen lana autortzeko emoten da eta nazinoarte mailako errekonozimenduaz gan, 500.000 koroa danimarkar (66.500 euro) jasoko ditu Allendek.
Miren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dabe Rikardo Arregi Sariaren Ohorezko Aitamena
2011-06-09 13:52 sariak-autortzakMiren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dabe Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren 23. edizinoko Ohorezko Aitamena. Sarien banaketea garagarrilaren 2an izango da, Andoianeko Bastero Kulturgunean. Ohorezko aitamenen barri emon bada be, garagarrilera arte ez dogu aurtengo saridunen izenik jakingo.
Jon Aiastui eta Miguel Sanchez izan dira EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren XIX. Lehiaketako irabazleak
2011-06-07 17:34 sariak-autortzakAurtengo edizinoan parte-hartzea inoiz baino handiagoa izan da, danetara 157 lan jaso baitira; horreetatik 134 lanek gaztelaniazko modalidadean hartu dabe parte, eta 23k, barriz, euskerazkoan.
Ana Maria Matute idazleak jaso dau Bilboko Liburu Azokaren Kritika Saria
2011-06-01 15:52 sariak-autortzakBilboko 41. Liburu Azokearen aurkezpena benetan be jentetsua izan da, izan be aurtengo egitarauren barri emoteaz gan, Ana Maria Matute (Bartzelona, 1925) idazle ezaguna bertan izan da, azokako Kritika Saria jasoteko. Eguenean, bagilaren 2an, edegiko da Bilboko 41. Liburu Azokea, Arenalean. Hilaren 12ra bitartean makina bat ekitaldi atondu ditue.
Agustin Ibarrola eskulturgileak jaso dau Gure Artea saria
2011-05-30 15:55 sariak-autortzakAgustin Ibarrolak (Basauri, 1930) jaso dau aurtengo Gure Artea saria, bere arte ibilbide osoagaitik. Gaur bertan emon dabe sariaren barri Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Fernando Golvano EHUko Filosofia fakultadeko irakasle eta lehiaketako epaimahaiburuak.
Julen Gabiriaren 'Nire aita ikusezina' liburua, Mikel Zarate sariaren irabazle
2011-05-27 16:48 sariak-autortzakJulen Gabiriaren Nire aita ikusezina da nobeleak irabazi dau Mikel Zarate haur literaturako saria. Holan erabagi dau Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak. Idazle galdakaoztarrak 3.000 euroko saria jaso dau. Liburua udagoienean kaleratuko da.
Antxiñe Mendizabalen eta Jasone Osororen liburuek 2010-2011 Liburu Gazteako Saria jaso dabe
2011-05-26 18:48 sariak-autortzakGaltzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker antolatzen dau ekimen hau bi helburu lortzeko asmoagaz: Gipuzkoako DBHko gazteen irakurteko zaletasuna sustatzea da bat. Bestea, euskerazko gazte literaturea zabaltzea.
Hendaiako Nekatoenean egotaldia egiteko bekea antolatu dabe artista bizkaitarrentzat
2011-05-20 12:57 sariak-autortzakCPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra zentroak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dagoen Rekalde erakusketa aretoak Hendaiako Nekatoenea-Domaine L'Abbadie egoitzan hiru hilabeteko egotaldia egiteko bekea deitu dabe. Deialdia Bizkaian erroldatutako artista guztiei zuzenduta dago. Egotaldia 2011ko iraila, urria eta zemendian izango da.
Zure oharrari kasu eginaz moldatu dogu testua. Eskerrik asko, Adolfo
»» 2015eko R. M. Azkue Literatura ...