Lauaxeta Olerki Lehiaketearen laugarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2011-10-04 10:52   sariak-autortzak

Lauaxeta Olerki Lehiaketearen laugarren edizinoa ipini dau martxan Mungiako Udalak. Lan guztiak euskeraz idatzi behar dira, eta izenburu bera euki behar dabe, Itxasora!. Testuak aurkezteko azkenengo eguna zemendiaren 15a da.

Lauaxeta Olerki Lehiaketearen laugarren edizinoa ipini dau martxan Mungiako Udalak. Lan guztiak euskeraz idatzi behar dira, eta izenburu bera euki behar dabe, Itxasora!. Testuak aurkezteko azkenengo eguna zemendiaren 15a da.

Mungiako Udalak argitaratu barri dituan oinarrien arabera, lehiaketara aurkeztutako lanek gitxienez 100 bertso-lerrokoak izan beharko dabe, eta gehienez, 200ekoak. Egileek askatasun osoz erabili ahal ditue ahapaldiak, neurriak eta errimak.

Lanak jatorrizkoak izatea derrigorra da, egundo argitaratu bakoak, eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa baten ezelango saririk jaso bakoak. Epaimahaiak ez ditu originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik euskeratutako testuak. Olerkiak hona helbidera bialdu behar dira: Astiunerako Udal Erakundea, Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia.

Epaimahaia Mungiako Udalak eta Astiunerako Udal Erakundeak izentauko dabe. Epaimahaiak bere esku izango dau oinarriok interpretetea, eta halan erabagiko baleu, saria emon barik ixtea bere. Epaia Mungiako Udalaren webguneak argitaratuko da. Sari bi emongo dira: lehenengoa, 800 eurokoa, eta bigarrena, 500 eurokoa.

Argibide gehiago behar izan ezkero: www.mungia.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu