Joseba Sarrionandiak irabazi dau saiakera arloko Euskadi Saria
2011-10-03 15:09 sariak-autortzakEusko Jaurlaritzeak, ohar baten bidez, epaimahaiaren erispidea errespetau arren, ez dagoala ados adierazo dau. Jaurlaritzeak ez deutso sariagaz batera doazen 18.000 euroak egileari emongo. Moroak gara behelaino artean? beharragaitik saritu dabe Iurretako idazlea.
Eusko Jaurlaritzeak, ohar baten bidez, epaimahaiaren erispidea errespetau arren, ez dagoala ados adierazo dau. Jaurlaritzeak ez deutso sariagaz batera doazen 18.000 euroak egileari emongo. Moroak gara behelaino artean? beharragaitik saritu dabe Iurretako idazlea. Euskerazko saiakera sariaz gan, beste Euskadi Sari batzuen barri be emon dabe. Hona hemen saridunak: Euskarazko literatura itzulpena, Karlos Zabalarentzat Zubi bat Drinaren gainean lanagaitik; Literatura lanaren ilustrazinoa, Iban Barrenetxerentzat, Bombástica Naturalis; eta, Gaztelaniazko saiakerea, Iñaki Uriarterentzat, Diarios 1999-2003.
Joseba Sarrionandia ETAko kide izatearren kondenau, eta 1985ean kartzelatik iges egin ebala gogoratu dau Jaurlaritzeak, eta horregaitik, justiziaren aurrean bere egoerea erregulau bitartean, sariari jagokozan 18.000 euroak atxiki egingo dituala jakinarazo dau. Eusko Jaurlaritzak epiamahaiaren erabagia errespetau egiten dauala esan dau, eta ez dauala idazlearen lanaren balioa zalantzan ipinten. Holan dino oharrak: Eusko Jaurlaritzak, legea beteteko eta terrorismoa irmoki arbuiatzeko daukan konpromisoarekiko koherentziaz, oztopo larriak ditu berak babesten eta diruz hornitzen dauen saria horrelako pertsona bati emoreko.
Epaimahaia ondokoek osotu dabe: Ainhoa Larrañaga Elorza (epaimahaiburu), Andoni Eizagirre Eizagirre, Katixa Agirre Miguélez, Josu Bijuesca Basterretxea, Fernando García Murga eta Marta Merino Ortiz de Landaluce (epaimahaiko idazkari).
Epaimahaiaren arabera, Moroak gara behelaino artean? lana edukien aldetik oso ondo egitaratuta dago, formalki oso sendoa da, eta oso dokumentatua. Originaltasuna be nabarmendu dabe, urteak pasako dira eta euskal kulturan klasiko bat bihurtu daitekeen lana da. Kultura aniztasunaren aldeko jarrerea kontuan hartu dau epaimahaiak: Diskurso ugaritasuna, eta modu berean azpimarratzekoa be bada pentsaera nagusitik kanpoko ikuspegi ezbardinak eskaintzeko ahalegina. Kultura aniztasunaren aldeko aldarria da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!