Agosti Xaho omenduko dau Eusko Ikaskuntzak zapatuan Baionan
2011-10-03 18:02 sariak-autortzakEusko Ikaskuntzak Agusti Xaho idazle, politikari, historialari, filosofo eta hizkuntzalaria omenduko dau urriaren 8an, Baionako Euskal Museoan, haren jaiotzearen 200. urteurrena dala eta. Xaho 1811n jaio zan, Atharratzen, eta 1858an hil, Baionan. 1848ko Iraultzan nabarmendu zan, eta Gasteizera erbesteratu beharra izan eban, 1851n, Napoleon III.aren estadu kolpearen ostean.
Eusko Ikaskuntzak Agusti Xaho idazle, politikari, historialari, filosofo eta hizkuntzalaria omenduko dau urriaren 8an, Baionako Euskal Museoan, haren jaiotzearen 200. urteurrena dala eta. Xaho 1811n jaio zan, Atharratzen, eta 1858an hil, Baionan. 1848ko Iraultzan nabarmendu zan, eta Gasteizera erbesteratu beharra izan eban, 1851n, Napoleon III.aren estadu kolpearen ostean.
Battitu Coyosek hasiko dau jardunaldia, goizeko bederatzietan, Agosti Xahoren proposamenak euskararen ortografiaz berbaldia emonez. Goizeko saioan, Xipri Arbelbide, Xabier Zabaltza, Fermin Arkotxa eta Xabier Ezeizabarrena izango dira Xahoren irudia eta obra aztertzen. Arrastian, barriz, Joseph Zabalo, Elisabete Zubillaga, Marie-Andrée Ouret eta Jean-Claude Larronde izango dira hizlariak.
Agosti Xaho personaia kontraesankorra izan zan, errepublikarra eta karlisten aldekoa, eleizearen kontrakoa eta esoterismo zalea. Erromantiko sutsua izan zan, eta euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizun idatzi zituan, berbarako, Aitorren elezaharra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!