Itxaso Araquek irabazi dau Augustin Zubikarai nobela-bekea

Bizkaie! 2011-10-03 15:56   sariak-autortzak

Itxaso Araque idazle donostiarraren proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai saria. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketea izan dana, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zan.

Itxaso Araque idazle donostiarraren proiektu batek irabazi dau Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Bederatzi urtez nobela laburrentzako lehiaketea izan dana, 2010ean formatuz aldatu eta nobelak sortzeko beka bihurtu zan. Igaz, bekearen lehen deialdi haretan, Joxean Agirreren proiektu batek irabazi eban saria, eta urriaren 5ean aurkeztuko da jentaurrean laguntza honi esker idatzitako eleberria: Zwei Frauen (Bi emakume). Aurten, barriz, dozena bat lan aurkeztu dira, eta horreen artean Araqueren proposamena aukeratu dau Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osotutako epaimahaiak.

Damutzen ez direnak dauka izena Itxaso Araqueren proiektuak. Bertan hiru istorio kontetan dira, eleberri bakarra osotzen dabenak. Istorio bakotxak protagonista bat dauka eta uri jakin batean gertatzen da: Stuart (Londres), Naroa (Bartzelona) eta Andreas (Berlin). 30 urteen bueltan dabilz hirurak be, eta oso historia, ezaugarri eta izaera desbardinak dituen arren, antzeko ataka batean dagoz: beren lehengo printzipio idealisten eta nahita edo nahi barik eregiz joan diran bizimoduaren arteko talka, izan nahi ez eben ha izatearen onarpena edo ukoa. Bidegurutze existentzial hori da hiru istorioak lotzen dituan haria.

Itxaso Araque Barriuso 1988an jaio zan Donostian. Itzulpengintza ikasi eban Gasteizen. Master bat egin eban Londresen, eta orain frantses irakaslea da Londresen bertan, Bigarren Hezkuntzako institutu batean. Hauxe izango dau argitaratuko dauen lehen liburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu