Javi Díezek eta Lourdes Unzuetak irabazi dabe I. Bizkaidatz Saria
2008-10-24 15:53 sariak-autortzakApirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean zabaldu zan sariketan parte hartzeko epea eta gaur, Liburutegien Nazinoarteko Egunean jakinarazo ditu Bizkaiko Foru Diputadu Josune Ariztondok irabazleen izenak.
Eider Rodriguezen 'Katu jendea' lanak irabazi dau XI. Igartza Saria
2008-10-23 12:10 sariak-autortzakAurtengo deialdian bederatzi proiektu aurkeztu dira, eta 'Katu jendea' izeneko ipuin-bildumearen egitasmoa irabazletzat jotea adostu dabe Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio epaimahaikideek.
Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumek, Asier Mendizabalek eta Xabier Salaberriak irabazi dabe Gure Artea saria
2008-10-10 11:38 sariak-autortzakHiru irabazletako bakotxak 16.666 euroko saria jasoko dau. Sarien 20. aldi honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Miren Jaio (Bermeo, 1968) arte kritikaria aukeratu dau epaimahaiaren presidente eta erakusketen komisario.
Sari honen helburu nagusia arte plastikoaren eta ikus-artearen sormena bultzatzea da.
Bizkaie!-k irabazi dau XX. Rikardo Arregi Kazetaritza sarietan 'Epaimahaiaren Sari Berezia'
2008-06-30 15:46 sariak-autortzakEuskerazko kazetaritzearen kalidadea, bikaintasuna eta barrikuntzea bultzatzeko asmoz orain 20 urte Andoaingo Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzinoagaz abiarazotako sarietan, Bizkaie! agerkari digitalak eta Bizkaia Irratiak ex aequo jaso dabe 4.000 euroz eta diplomaz hornidutako ‘Epaimahaiaren Sari Berezia’.
Euskal PEN Klubak heriotza-zigorraren pean dagozan idazle kurdu bi sarituko ditu
2008-06-13 11:34 sariak-autortzakUrtero legez, Euskal PEN Klubak Idazlumea eskainiko deutso adierazpen askatasunaren aldeko lanagaitik nabarmendu dan idazle bati. Oraingo honetan, barriz, bi izango dira: Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar idazle kurduak. Biei heriotza-zigorra ezarri deutse Iranen.
Benito Lertxundik irabazi dau VIII. Manuel Irujo Saria
2008-06-06 16:40 sariak-autortzakIrujo Etxea Elkarteak, euskera eta euskal kulturearen alde eginiko lana kontuan hartuz, Benito Lertxundiri eskaini deutso aurtengo Manuel Irujo Saria.
Edorta Jimenezek Zazpikale Saria jaso dau
2008-06-06 15:27 sariak-autortzakBizkaiko uriburuko kulturaniztasuna azpimarratu ostean, Jimenezek Bilboko Amazigh (bereber) taldeari eskaini deutso saria. 'Talde horren helburua euskal eskola publikoan, eskola orduetatik kanpo, euren kulturea erakustea da'. Halanda be, 'euskerea baztertu barik, umeak euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletako kanpainetan parte hartu dabe eta hori goraipatzekoa da'.
Coca Colaren Euskerazko Idazlanen V. Lehiaketearen sariak banatu ditue
2008-05-28 12:21 sariak-autortzakAinhoa Begiristain Beasaineko Loinazpe Institutuko ikaslea eta Garazi Larrakoetxea Laudio Ikastolako ikaslea izan dira Coca Colaren Euskerazko Idazlanen V. Lehiaketearen lehenengo eta bigarren saridunak. Sari-banaketea Bilboko Euskalduna Jauregian izan da.
Kirmen Uribek Pen Cluben saria jaso dau New Yorken
2008-05-21 14:36 sariak-autortzakPen American Centerrek, munduko literatur erakunde zaharrenak (www.pen.org) 2008ko 11 literatur sariak (PEN Literary Awards 2008) banatu ditu, tartean, beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanen itzulpenetakoak.
Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ da 2007ko Beterriko Liburua
2008-05-20 11:27 sariak-autortzak Euskal irakurzaleen lehenengo akademia dan 111 Akademiak izentau dau aurtengo obra sarituaJokin Muñozek bere liburua irakurria izan dala jakitean sentidu duen poza adierazo gura izan dau: ‘poz handia da niretzat liburua irakurri dala jakitea, testuak, berbak, ez baitira ezer irakurlerik barik. Sari honek erakusten dau antzara bizirik dagoala, bidean dagoala’.
Nestor Basterretxeak EHUren Zilarrezko Saria jaso dau
2008-05-06 12:45 sariak-autortzakBasterretxeak 'hunkituta' jaso dau saria. Azaldu dauenez, ez dau unibersidadean lizentziatura bat ikasteko aukerarik izan eta orain unibersidadeak berak emon deutso saria.
Bernardo Atxagak irabazi dau 2008ko Mondello saria
2008-04-30 11:33 sariak-autortzakOraintsu Grinzane Cavour saria jaso ostean, asteon jakin dogu aurtengo Premio Letterario Internazionale Mondello-Citta di Palermo edota Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi dauela. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez emon deutso saria Atxagari.
Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sariak banatu ditue
2008-04-28 15:41 sariak-autortzakAugustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketea egin da apirilaren 28an, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izan dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputadua.
Augustin Zubikarai ipuin lehiaketako XII. edizinoko irabazleak jakinarazo ditue
2008-03-17 10:03 sariak-autortzakIdazle eta kazetari ondarrutarra omentzeko antolatutako sarian honako honeek izan dira irabazleak: Lehen Hezkuntza mailan, Irati Azkarate Gaztelu sorgindua lanagaz; Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailan, Ainara Zendoia Koloretako errotuladorea lanagaz; eta Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Aitzol Guenaga Ametsen Basoa lanagaz.
Azkue Literatur Sariak banatu ditue
2008-03-12 17:11 sariak-autortzakJakina danez, sariek bi lan mueta hartzen ditue: narrazinoa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dagoz: A mailea, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B mailea, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Txillardegi eta Xarriton omenduko ditu EIEk zapatuan Durangon egingo dauen Batzar Orokorrean
2008-03-10 17:30 sariak-autortzakEuskal Idazleen Elkartearen (EIE) 25. urteurrenaren harian, Piarres Xarriton eta Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ omenduko ditu alkarteak Durangoko Plateruena kafe antzokian datorren zapatuan, hilaren 15ean.
Irati Elorrietak eta Begoña Torregrosak irabazi dabe Gabriel Aresti XXV. Ipuin Lehiaketea
2008-03-04 17:20 sariak-autortzakEuskera arloan, Elorrieta algortarrak 'Post H. Pop' ipuinari esker lortu dau saria. Gaztelaniazko arloan, Torregrosa alacantarraren 'En un cajón del armario' lana izan da irabazlea.
‘Un enemigo del pueblo’, ‘Pequeños Paraisos’ eta Marat-Sade Max sarietan irabazle
2008-02-05 11:36 sariak-autortzak'Un enemigo del pueblo', 'Pequeños Paraisos' eta 'Marat-Sade' produkzinoak izan dira bart Sevillan, Lope de Vega Antzokian, banatu diran XI. Max Sarietako irabazle nagusiak, bakotxak hiru sari eskuratuta.
Jose Inazio Basterretxeak irabazi dau nobela laburren Augustin Zubikarai lehiaketea
2008-01-23 10:40 sariak-autortzakIrakasle eta idazle galdakoztarrak Mandatariaren gerra lanagaz irabazi dau 5.000 euroko saria. Elkar argitaletxeak udabarrian kaleratuko dau liburua.
Alberto Barandiaran, III. Tene Mujika bekearen irabazle
2008-01-11 15:22 sariak-autortzakBost atal izango ditu proiektuak, egilearen kazetari-lanean markau daben beste horrenbeste erreportaje edo kronikatan esan barik itxitako gauzen arrastoari jarraituz, ustez itxita egoan atea zabaltzeko obsesinoaren adierazgarri.
Zure oharrari kasu eginaz moldatu dogu testua. Eskerrik asko, Adolfo
»» 2015eko R. M. Azkue Literatura ...