Edorta Jimenezek Zazpikale Saria jaso dau

Bizkaie! 2008-06-06 15:27   sariak-autortzak

Bizkaiko uriburuko kulturaniztasuna azpimarratu ostean, Jimenezek Bilboko Amazigh (bereber) taldeari eskaini deutso saria. 'Talde horren helburua euskal eskola publikoan, eskola orduetatik kanpo, euren kulturea erakustea da'. Halanda be, 'euskerea baztertu barik, umeak euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletako kanpainetan parte hartu dabe eta hori goraipatzekoa da'.

Bilboko Liburu XXXVIII. Liburu Azokako ekitaldi barria izan da gaur goizean Arenaleko karpan. Bertan, Edorta Jimenez idazle mundakarrak Zazpikale Saria jaso dau Bilboko Udaleko Kultura Saileko ordezkari Justo Ezenarroren eskutik. 'Igazkoa oso urte oparoa izan zan Edortarentzat, hainbat liburu argitaratu zitualako, eta horregaitik erabagi dogu saria berari emotea', jakinarazo dau Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategik.

'Sariak, ohorezkoak diranean, eskertzekoak dira', esanez hasi dau berbalditxua saridunak. 'Bilbo Bizkaia da eta Bizkaia Bilbo da' berba-jokoa egin dau gero, Bilbok bere obretan izan dauen eta dauen garrantzia gogoratu dau. 'Bilbo, niretzat, nire zereginaren ardatz nagusia izan da, lehenengo poesian, gero prosan, baita euskera ikasketak berton egin nitualako...', ganeratu dau. 'Balearen Berbaroa' edota 'Azeria eta lehoia' liburuen idazlearen lan asko dagoz Bilbon girotuta, tartean Robert Capa argazkilariaren biografia.

Bizkaiko uriburuko kulturaniztasuna azpimarratu ostean, Jimenezek Bilboko Amazigh (bereber) taldeari eskaini deutso saria. 'Talde horren helburua euskal eskola publikoan, eskola orduetatik kanpo, euren kulturea erakustea da'. Halanda be, 'euskerea baztertu barik, umeak euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletako kanpainetan parte hartu dabe eta hori goraipatzekoa da'.


Liburu-aurkezpenak

Ekitaldi berean, beste euskal idazle batzuk euren lanak aurkeztu ditue. Bertan izan dira José Luis Urrutia 'César Borgia' lanagaz; Asel Luzarraga 'Abaraska' obreagaz; Udalbidek, Pamielak eta Euskara Kultur Elkargoak osotutako taldekideak 'Sartaguda 1936' obreagaz; eta Juan Ibarrondo 'Las ruinas de la Catedral Nueva' lanagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu