Benito Lertxundik irabazi dau VIII. Manuel Irujo Saria
2008-06-06 16:40 sariak-autortzakIrujo Etxea Elkarteak, euskera eta euskal kulturearen alde eginiko lana kontuan hartuz, Benito Lertxundiri eskaini deutso aurtengo Manuel Irujo Saria.
Irujo Etxea Elkarteak, euskera eta euskal kulturearen alde eginiko lana kontuan hartuz, Benito Lertxundiri eskaini deutso aurtengo Manuel Irujo Saria. Benitok bihar, bagilak 7, jasoko dau saria eguerdiko 12:30ean Lizarrako Julian Romano Musika Eskolako areto nagusian.
‘Irujo Etxea Fundazinoa gure lurra historian zehar egituratu daben kultur osogai guztien berreskurapenaren alde dabil eta ezinbesteko personarik ez dagoan talde baten partaide garan arren, iparra eta indarrak alperrik ez galtzeko erreferentzia puntuak behar doguz. Irujo Etxeak, erreferentzia puntu horreen bila, urtean behin eskaintzen dauen sariagaz gure kulturearen berreskurapenean lan egindako personen esfortzua eta ardurak saritzen ditu’.
Orain arte, besteak beste, Jimeno Jurio, Jose Maria Satrustegi, Pedro Miguel Etxenike eta Goio Monrealek Manuel de Irujoren lekukoa jaso dabe, Euskal Herriko kultureak eta hizkuntzeak geroa badauela ozen esanez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!